Tolosa, osasun arloan eta esparru soziosanitarioan, erreferentziazko gune bihurtu nahi du EAJ-PNVk

Horretarako,Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean beharrezkoak diren pausoak emango dira ospitale publikoa eraikitzeko eta Udaletik, bere eskumenen baitan, urrats guztiak babestu eta sustatuko dira: tramiteak eta luzoru eta azpiegituren lagapena. Era berean, Tolosaldeako osasun zerbitzuen eskaintza zabaltzeko Asunción klinikaren instalazioen erabilera aldaketa ere sustatuko da.

Tolosa, osasun arloan eta esparru soziosanitarioan, erreferentziazko gune bihurtu nahi du EAJ-PNVk 18Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 18 |
Tolosa

PARTEKATU

EAJ-PNVk Osasun arloari dagokion eskualdeko proposamena eman du ezagutzera gaur.

EAJtik gogorarazi dute Eusko Jaurlaritzak bere planifikazio mediku-asistentziala izan aurretik ere, Tolosak bazuela erreferentziazko klinika bat: Asunción klinika. 80. eta 90. hamarkadetan Tolosaldeako alkateen mugimenduak itun baten bidez egitura hori mantentzea lortu zuen. Itunpeko formula horren baitan, doakotasun, unibertsaltasun eta kalitate printzipioak oinarri hartuta, eskualdeko herritar orori EAEko beste edozein hiritarri eskainitako osasun arreta zerbitzu bera bermatu ahal izan zaio. Denbora guzti honetan beraz, Tolosaldeako herritarrok gertutasuneko osasun azpiegiturak eta zerbitzuak jaso ditugu Donostiara edota Zumarragara joateko beharrik izan gabe.

Edonola ere, egungo Tolosaldeako ESIko antolakuntza berriak bere zerbitzuen funtzionamendu integralerako beharrezkotzat jo du, hain zuzen ere, Tolosaldeak ospitale publikoa izatea, Osakidetzako ospitaleen sarean txertatua egongo litzatekeena. Aipatu guztiagatik, EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzarekin batera beharrezkoak diren pauso guztiak emango ditu gutxi gora behera 8-10 urteko epean ospitale publikoa eraikia egon dadin eta Udaletik ere urrats guztiak babestu eta sustatutako dira, betiere udalaren eskumenen baitan: tramite eta prozesuak erraztuz edota beharrezkoak diren lurzoruen eta azpiegituren lagapena gauzatuz. Modu honetara, eskualdeak, eraikuntza berriko eta artatuko duen eskualdeko herritar kopuruaren neurrira diseinatutako ospitalea izango luke, ondorengo ezaugarriak izango lituzkeena:

-      Endoskopia eta radiodiagnostikoko sistema guztiak.

-      Kirurgia arin eta kirurgia anbulatorioa (Eguneko kirurgia ospitalea)

-      Tolosaldeako beharren araberako ohe kopurua.

-      Etxez etxeko ospitalizazio zerbitzua.

-      Errehabilitaziorako zerbitzua.

EAJ-PNVk osasun arloan eta esparru soziosanitarioan, Tolosa, erreferentziazko gune izatea nahi du eta horretarako, ospitale berriaren eraikuntza sustatzeaz gain, Asunción klinikaren egungo instalazioen eraldatzea ere bultzatuko du Tolosaldeako osasun zerbitzuen eskaintza zabaltzeko.Prozesu hau, baina, luzea izango da eta beraz, beharrezkoa izango da egokitzapen denboraldi bat; prozesu guztia, gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin elkarlanean gauzatu beharko da eskumenak eurenak direlako.

 “Urrats honekin, Tolosaldeako biztanleen bizi kalitatea nabarmen hobetuko dela defendatze dute jeltzaleek, osasun arloari eta baita arlo soziosanitarioari  dagokionean, baina baita enpleguari lotuta ere, enplegua sendotuko duelako. Izan ere, jakina da, etorkizun hurbilean gero eta zerbitzu soziosanitario gehiago beharko direla biztanleriaren zahartzea dela eta, hortaz, aipatu beharrari aurre hartu eta pauso kualitatibo inportantea eman nahi da esparru honetan Tolosaldeako herritarrek jasotzen duten arreta eta zerbitzuen kalitatea indartu eta hobetzeko.

Interesatu Zaitez