EAJ-PNVk Aiara Industrial LAB sortzea proposatu du, eskualdean enpresa-sektorea sustatzea helburu duen espazio bat

Ramiro Gonzalezek apustu egin du hausnarketa eta partaidetza sorraraztearen alde, eskualdeko garapen ekonomikoari lagunduko dioten lankidetza publiko-pribatuko proiektuak abiarazteko helburuz

EAJ-PNVk Aiara Industrial LAB sortzea proposatu du, eskualdean enpresa-sektorea sustatzea helburu duen espazio bat 14Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 14 |
Araba

PARTEKATU

Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaiak gaur goizean aurkeztu du Aiarako eskualdeko enpresa-potentziala berresteko duen apustu giltzarria. Eusko Alderdi Jeltzaleko hautagaiak Aiara Industrial LAB sortzea proposatu du, eskualdean  lankidetza publiko-pribaturako proiektu bat, industria- eta energia- arloetan  berrikuntza sustatzeko espazio bat gauzatuko duena, altzairuaren eta beiraren sektoreetan, batez ere.

Azken lau urteotan egin dugun bezalaxe, enpresak laguntzen jarraituko dugu hobekuntza lehiakorreko prozesuetan,  konpromiso hori hartzen dugu geure gain eta, horretarako, enpresen premiei erantzuten eta lehiakortasun-arloko beren apustuak sostengatzeko moduko azpiegiturak sustatzen jarraituko dugu”, azaldu du Ramiro Gonzalezek.

Eusko Alderdi Jeltzaleak datorren legealdiari begira plazaratu duen proposamena eskualdean berariazko espazio bat sortzea da: Aiara Industrial LAB.  Foro horren asmoa izango da hausnarketa eta partaidetza eragiteko espazio bat eratzea, eskualdeko garapen ekonomikoari lagunduko dioten lankidetza publiko-pribatuko proiektuak abiarazteko helburuz.

Izan ere, proiektuak batu nahi ditu eskualdean presente dauden sektoreak, altzairua eta beira, batez ere, eta industria horiekin lotuta dauden zerbitzu-enpresak zenbait  eragile ekonomikorekin: Merkataritza Ganbera; SEA, Arabako Enpresariak; BIC Araba; Tecnalia eta Kuadrillako prestakuntza-zentroak.  Modu horretan sinergiak sortu nahi dira eskualdean kokatuta dauden enpresen premiak, orokorrak nahiz zehatzak, idenfikatzeko. “Euren premiak ezagutuz bakarrik abiarazi ahal izango ditugu Aiarako industria-ehunaren lehiakortasuna mantentzen eta hobetzen laguntzeko moduko erantzunak”, azpimarratu du berrautaketarako hautagaiak, zeinaren ustez, Eusko Alderdi Jeltzalearen erronka baita” Aiarak industria-erreferente izaten jarraitzea. Eta, beraz, Aiara Industrial LAB funtsezko mugarria izango da helburu horretan”.

Amaitzeko, Gonzalezek ziurtatu du erabat sinetsita dagoela hauxe dela Lurraldearen etorkizun industrial eta ekonomikoaren bidea  eta horregatik: “ Eusko Alderdi Jeltzalearen erronka da Aiarak industria-erreferente izaten jarraitzea. Aiara Industrial Lab funtsezko mugarria izango da helburu horretan. EAJk bermatu egiten du Aiararen etorkizun ekonomikoa berrikuntzan, 4.0 industriaren garapenean eta talentuan oinarritutako politika industrialen bidez”.

Interesatu Zaitez