Gorka Urtaranen agenda gasteiztarrak 28 auzoetan 100 milioi euro inbertitzea proposatzen du

EAJ-PNVren Auzo Planak, herritarrekin eta auzo elkarteekin lankidetzan etorkizuneko hiria definitzea proposatzen du

Gorka Urtaranen agenda gasteiztarrak 28 auzoetan 100 milioi euro inbertitzea proposatzen du 14Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 14 |
Araba

PARTEKATU

Gorka Urtaranek gaur goizean, Vitoria-Gasteizentzat Auzo Plan bat proposatu du. Euzko Alderdi Jeltzaleak, hiriko espazio publikoa eta ekipamenduak hobetzeko 100 milioi euroko inbertsioa planteatzen du bertako 28 auzoetan. “Gasteiztar agenda, udal politiken muinean jartzea planteatzen dugu, Vitoria-Gasteiz Europa mailan erreferentziazko Superhiri gisa gailendu dadin”, azaldu du Gorka Urtaranek. Agenda gasteiztar horretan funtsezkoa da, hiritarrek erabiltzen dituzten espazio komunak hobetzea. “Eta hori egiteko, herritarren lankidetza izan nahi dugu. Parte-hartze prozesuen bitartez eta auzo elkarteen laguntzarekin. Auzo bakoitzeko gasteiztarrek beren beharrak ezagutzen dituzte. Euren beharrak entzuten jarraitu behar dugu, legealdi honetan egin bezala, guztion artean, nahi dugun hiria eraikitzeko”, nabarmendu du EAJ-PNVko hautagaiak.

Vitoria-Gasteizko bizi kalitate maila, Estatuko altuenetakoa da. Bertako espazio eta ekipamendu publikoak, hiritarren asebetetze maila altuaren osagai nagusiak dira. Eta auzoak ere, EAJ-PNVren hauteskunde programaren ardatz nagusienetako bat dira hurrengo legealdira begira. Ildo horretan, Gorka Urtaran buru duen hautagaitza jeltzaleak, inbertsioa 100 milioi eurora arte areagotzea proposatzen du. Legealdi honetan, 50 esku-hartze zehatz baino gehiago egin dira, 87 milioi euroko inbertsioarekin.

Gorka Urtaranek, hiri osoan barrena azken legealdian argia ikusi duten edo aurrera atera diren 50 baino gehiago diren proiektu horiek gogoratu ditu. Esku-hartze batzuk eragin handikoak izan dira espazio publikoari dagokionez, horren adibide dira, dagoeneko gauzatu diren hainbat, hala nola, Santa Barbara plazaren, Konstituzio Plazaren, Tomas de Zumarraga Beatoaren kaleen, San Ignacio kalearen, San Anton plazaren eta Laudio plazaren zaharberritzeak. Beste batzuek, hiriko azpiegiturak hobetzeko balio izan dute, esaterako, San Martin, Arriaga-Lakua eta Abetxuko auzoetako saneamendu eta horniketa sarearen berritzea. Azpiegituren esparruan, futbol zelaia hobetu da, kable elektrikoa kentzeko esku-hartzeak egin dira, bide segurtasunaren eta txirrindularitza konexioaren alorretan (Leza, Argentina, Txile, Honduras, Lasarteko Ataria,…)  hobekuntzak bultzatu dira, haurrentzako joko berriak eta parkourra praktikatzeko espazio bat ipini dira, Borinbizkarra eta Elejaldeko edo Ibailakua connect-en planteatutako naturalizatutako jolastoki berritzaileak inauguratu dira, Zabalganan, etxeko animalientzako jolas-txokoa egokitu da, berdeguneetan hobekuntzak egin dira (Salburuako banbua aldatu, Ekialdeko Parkeko Urmaelean segurtasuna hobetu da, Lakuako azpiegitura berdeak, hiri ortu komunitarioak Lakuabizkarran, Basaldea proiektua)…

Era berean, ahalegina nabaria izan da, SmartEnCity europar proiektuaren bitartez Koroazio auzoaren energia eta erabateko eraberritze edo Aranako siloko parkinga eraikitzeko proiektuak. Gainera, datorren legealdian bukatu beharko diren baina dagoeneko martxan diren inbertsioak izan badira, esaterako Memorialaren inguruko lanak, Espainiako Bankukoak edo Tornay Medikua kalekoak, besteak beste.

Datozen urteetan, nola ez, Hegoaldera, Salburuara eta Zabalganara zabalduko den tranbiaren proiektua bezalako proiektuak itxi beharko dira, baita Bus Elektriko Adimenduna edo “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” parte-hartze prozesuan aukeratutako bestelako proiektuak ere, hala nola, Aldaiako kirol zelaiak, ‘Alde Zaharra: Haurren Auzoa’ proiektua, Ospitaleko Plazaren hobekuntza, Zabalgana ‘Green Playground’ edo hiriko puntu desberdinetan irisgarritasuna ahalbidetzeko esku-hartzeak.

 “Gasteiztar Agendak Vitoria-Gasteiz Europa mailako erreferentziazko superhiri izatera lagunduko digu: Vitoria-Gasteiz modernoa, XXI. mendekoa, funtzionala, bizitzaz beteriko kaleduna. Horregatik, espazio publiko eta ekipamenduari dagokionez 100 milioi eurora arte handituko dugu inbertsioa”, adierazi du Gorka Urtaranek. “Superhiria gara, gurea bezalako tamaina erdiko hiriak aintzatesten dituen kontzeptua, ongi diseinatutakoak, ongi konektatutakoak, kohesionatutakoak, zerbitzu  publiko onak eskaintzen dituztenak, eta etorkizunerako aukera askodunak. Eta etorkizun horren zati bat, auzoen eskutik dator”, azaldu du alkateak.

Auzo desberdinak, behar ezberdinak. “Horietako batzuetan ekipamendu, hiri-altzari eta zerbitzuen eskaintza sendotu eta areagotu beharra daukagu. Beste batzuetan, aldiz, zaharrenetan, dagoeneko existitzen den horren mantentzea eta eraberritzea indartu behar dugu,” desberdindu du alkate gasteiztarrak. Udalak jada, berehalako esku-hartzeen brigadetan milioi bat eta erdi euro baino gehiago inbertitzen ditu urtero. Maiz, auzotarrek eskatutakoari jarraiki gauzatzen dira esku-hartzeok.

Auzoak hobetu eta esku-hartzeak planifikatzeko orduan, berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak, hiriko elkarte-sarearekin kontatzeko konpromisoa berretsi du, legealdi honetan egin duen bezala. “Auzoetako bizilagunak, auzo elkarteak, kultura- eta kirol kolektiboak funtsezkoak izateaz gain, hiria hobetzeko gure aliatu nagusiak dira. Beharrak identifikatzera eta balizko irtenbideak diseinatzera laguntzen digute. Lankidetzak eta erantzukidetasunak Vitoria-Gasteizek aurrera egin dezan ahalbidetzen dute.”

Interesatu Zaitez