Pertsonak, auzoak, enplegua eta ekonomia, ingurumena, garraioa, gazteak, segurtasuna, kultura, euskara eta kudeaketa ona (gardentasuna eta herritarren parte-hartzea). Horiexek dira Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak gaur goizean Bilboko Udaletxearen aurrean aurkeztu dituen Bilboren eta bilbotarren aldeko konpromisoak.
“Bilbok mugitzen gaitu. Bilboko auzo guztiek mugitzen gaituzte. Eta Bilboko pertsona guztiek mugitzen gaituzte”. Adierazpen irmo honen bidez, oraingo Alkate eta berrautaketarako hautagaiak bilbotarrei konfiantza eskatzea xede duen dekalogo hori eman du ezagutzera. Konpromiso horiek guztiak EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasota daude, Bilboko Udaleko gobernu programan txertatzeko asmoz.
Aburtok 10 konpromiso horiek azaldu ditu, Bilbok hamarretik hamarreko hiria izaten jarrai dezan:
1.- PERTSONAK, Adinekoak, Gazteak, Umeak, Emakumeak, Gizonak,… horiexek dira gure HELBURU NAGUSIA.
2.- Bilboren ERALDAKETA AUZO GUZTIETARA ERAMATEA, proiektu eta ekintza zuzenen bitartez eta une oro herritarrei entzunez.
3.- Bilbo EKONOMIAREN ERAGILE eta ENPLEGUAREN SORTZAILE bezala bultzatuko dugu, negozio berrietarako inbertsioak erakarri eta ekonomiari eragiteko moduko hiria izan dadin, enplegu gehiago, egonkorragoa eta kalitate handiagokoa lortzeko.
4. - HIRI NAHIZ INGURUMEN ERALDAKETA Lideratzen jarraituko dugu gure auzoak modernizatzeko, hiri-esparruak berreskuratzeko, airearen kalitatea eta garbitasuna bermatzeko eta hiri osoa, orekatua eta kohesionatua lortzeko.
5.- Etengabe lan egingo dugu hobeto KONEKTATUTA dagoen eta GARRAIO PUBLIKO gehiago duen hiria lortzeko, barrura begira eta munduarekin lotuta dagoen hiri ireki eta lehiakorra izateko.
6.- Konfiantza osoa dugu GAZTEENGAN, izan ere, prestakuntza ona eta BALIOAK dituzte BILBOREN ETORKIZUNA bermatzeko. Hiria gazteago egin nahi dugu, eta gazteek Bilbo bizitzeko, lan egiteko eta disfrutatzeko toki erakargarria dela suma dezatela.
7.- SEGURTASUN arloko neurriak eta hurbiltasunezko polizia eredua garatzen jarraituko dugu, BILBOk hiri segurua izaten jarrai dezan.
8.- Bilbo NAZIOARTEKO HIRIA izatea nahi dugu, KULTURA eta EKITALDIEN hiriburu, urteko 365 egunetarako programazioa duena.
9.- Bilbo EUSKALDUNAGOA izan dadin lan egingo dugu. Euskara maite dugulako.
10.- eta gure ohiko estiloan egingo dugu. Zorroztasunez eta KUDEAKETA Onaz, GARDENTASUNEZ ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEAZ.
Juan Mari Aburtok adierazi duenez, Hiriak “mundu mailako erreferentea eta bilbotarrentzako harrotasuna izatean jarraitzea” da dekalogo honen lehentasunezko helburua.