EAJ-PNVren Lasarte-Oriako hautagaitzaren aurkezpena

Jon Antxordoki alkategai buru zutela Lasarte-Oriako EAJ-PNVren udal hautagaitzaren aurkezpena egin da Askatasun plazan. Antxordokik azpimarratu du herria gidatu nahi dutela Lasarte-Oria hobea egiteko.

EAJ-PNVren Lasarte-Oriako hautagaitzaren aurkezpena 07Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 07 |
LASARTE-ORIA

PARTEKATU

EAJ-PNVren alkategaiak, Jon Antxordokik azpimarratu nahi izan du taldearen sendotasuna, “herria gidatu nahi dugu Lasarte-Oria hobea egiteko, ilusioz beterik eta gure herriko jendearengan sinetsiz, benetan.Gure herriaren alde lan egingo duen hautagaitza sendoa osatzen dugu, gaztetasuna eta eskarmentua batu ditugu. Hautagaitza irekia da gurea, Lasarte-Oriaren izaeraren adierazle bikaina, alderdikide eta independente talde zabala elkartu baikara.

EAJ-PNVren Lasarte-Oriako hautagaitza honako lagunek osatzen dute: Jon Antxordoki, Boris Nogales, Estitxu Alkorta, Ainara Elicechea, Larraitz Garcia de Andoin, Jon Alkorta, Itziar Arroyo, Sergio Lucas, Goizalde Pildain, Juan Mari Iradi, Mª Jesús Iraola, Jexux Artetxe, Araceli Díaz de Alda, Oscar Sevilla, Lurdes Iartza, Juan Mª Alkorta eta Maria Soledad Tejeria; ordezkoak Santos Aranzazistroki, Mª Jose Egurza eta Luis M.ª Ansa dira. 

Jon Antxordoki alkategaiak elkarlanaren beharra azaldu du, “ EAJ-PNVren hautagaitza osatzen dugunok Lasarte-Oriako gizarte eragile ehunean sinesten dugu eta ohituak gara auzolanera, Lasarte-Oria barru-barrutik ezagutzen dugu.”

Eta horrekin batera Jon Antxordokiren hitzetan,“EAJ-PNV ordezkariok kudeaketan eskarmentua dugu eta herritarren eta erakundeen arteko elkarlanean sinetsi eta praktikan jartzen ohituak gara, horregatik ere Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik egingo dugu lan.Lasarte-Oriaren alde sutsuki lan eta borrokatuko dugu guztiok nahi dugun herri sendoa izan dadin.”

Interesatu Zaitez