Nahikari Otermin: “Gaitasuna, esperientzia, aniztasuna, berritasuna, ilusioa eta lanerako gogoa uztartzen dituen taldea osatu dugu”. Alkategai jeltzaleak nabarmendu du Pasaiarekin konprometitutako pertsonez osatu duela taldea, programa sendoaz gain, lan talde indartsu batekin Pasaiako alkatetzari heltzeko eta herritarrekin elkarlanean Pasaia hobe bat eraikitzeko asmoz.
Dagoeneko Pasaiako EAJ-PNVk aurkeztu du datozen udal hauteskundeetarako osatu duen programa eta bertan jasotako proiektu nagusiak. Alkategai jeltzalearen, Nahikari Oterminen, hitzetan: “azken lau urteotan Pasaiak hobera egin badu ere, Pasaiak behin betiko bultzada emango dion Alderdia behar du udalaren gidaritzan”. “Konfrontazio eta paralisi urteak atzean utzi ditugu legealdi honetan eta elkarlanari bidea eman diogu, baina ez dezagun ahaztu nondik gatozen eta nora joan nahi dugun; horregatik dira hain garrantzitsu eta erabakiorrak datozen udal hauteskundeak”. “Asko dago jokoan; Pasaiak ezin du berriz ere atzera egin eta konfrontazio eta blokeo egoerara itzuli, Pasaiak aurrera begiratu behar du, etorkizunari eutsi behar dio, eta horregatik, guk, etorkizuneko erronkei aurre egiteko proposamenak landu ditugu Pasaiak behin betiko bultzada behar duelako, Pasaiaren aldeko apustu irmoa egingo duen eta pasaitarren interesen defentsan gogor lan egin egingo duen alkatea behar ditu eta EAJn prest gaude erronka horri heltzeko” gaineratu du Oterminek.
“Gidaritza hartzeko eta herritarrekin batera Pasaiari merezi duen etorkizuna emateko proposamen zehatzak eta interesgarriak landu ditugu: alokairu soziala gazteentzat, enplegu aukera berriak sortzeko proiektuak, irisgarritasuna hobetzekoak, Adinberri, Plan Bereziaren exekuzioa….” adierazi du. Esan duenez, herritarren behar, eskari eta kezkei erantzunez landu eta beren ekarpenak jasoz osatutako programa da aurkeztutakoa.
“Herri proiektu sendo bat izatetik haratago, lanerako talde konprometitu eta indartsua osatu gudu Pasaiaren eta pasaitarren alde lanean gogor aritzeko” aitortu du Oterminek. “Barruti eta profil ezberdinetako pertsonekin osatu dugu zerrenda eta pertsona berriak ere batu ditugu taldera eta ziur naiz ekarpen oso positiboa egingo diotela taldeari, EAJren proiektuari eta Pasaiari” nabarmendu du Oterminek.
Hautagaitza talde jeltzalea osatzen duten kideak ondorengoak dira: 1.Nahikari Otermin, 2.Loreto Osa, 3.Jon Ander Eceiza, 4.Jose Juan Zubillaga, 5.Koldo Perez, 6.Aitor Iturbe, 7. Arantxa Larrea, 8.Ana Riobo, 9. Garikoitz Agote, 10.Urko Bidegain, 11. Belen Prieto, 12.Fernando Trincado, 13.Aitor Intxausti, 14.Leire Lasa, 15.Josu Urtizberea, 16. Belen Otaegui, 17. Juan Carlos Martin eta ordezkoa: Dionisio Urresti.
“Beraz, gaitasuna, esperientzia, aniztasuna, berritasuna eta bereziki ilusioa eta lanerako gogoa uztartzen dituen taldea osatu dugu” berretsi du altegaiak. “Pasaiarekin konprometitutako pertsonez osatu dugu taldea, programa sendoaz gain, lan talde indartsu batekin Pasaiako alkatetzari heltzeko eta herritarrekin elkarlanean Pasaia hobe bat eraikitzeko asmoz” esan du Nahikari Otermin alkategaiak.