“Elkarrizketaren, akordioen eta moderazioaren legealdia izan da eta horregatik egin du aurrera Arabak”

Ramiro Gonzalez diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaiak Arabako Foru Aldundiko buru izan deneko legealdiaren balantzea egin du azken 4 urteotan Araban izandako susperraldi ekonomikoa eta enplegu-sorrera, gizarte-zerbitzuen arloko lidergoaren berreskurapena eta lurralde-orekaren eta lurraldeko herrien alde egindako apustua gogora ekarriz

“Elkarrizketaren, akordioen eta moderazioaren legealdia izan da eta horregatik egin du aurrera Arabak” 03Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 03 |
ABB

PARTEKATU

“Programarekin eta gobernu-planarekin konplitu dugu eta, beraz, arabarrekin konplitu dugu”. Modu horretan laburbildu du Ramiro Gonzalez diputatu nagusi eta berrautaketarako hautagaiak foru-erakundeko buru izan deneko legealdiaren balantzea. Zehazki, EAJ-PNVko hautagaiak “Araban izandako susperraldi ekonomikoari eta enplegu egonkor eta kalitatekoaren sorrerari” buruz jardun du. Halaber, Gonzalezek goretsi du lurraldeak “ lidergoa berreskuratu izana gizarte-zerbitzuen arloan”. Era berean, Arabako herriak erdigunean jarriz, garapen orekatu eta iraunkorraren alde bere Gobernuak egin duen apustua ere aipatu du.

“Elkarrizketaren eta akordioen legealdia izan da, lankidetzaren eta moderazioaren legealdia eta horregatik egin du aurrera eta abantzatu du Arabak” nabarmendu du Ramiro Gonzalezek, zeinak azpimarratu baitu “politika egiteko modu berri bat dela, EAJ-PNVren politika egiteko modua: lankidetzan arituz, elkarrekin lan eginez, benetako arazoei ekinez, polemiketan nahaspilatu gabe, lurralde gisa garenaz eta izan gaitezkeenaz harro sentituz”.

Horrela, Gonzalezek etorkizunari begiratzeko aprobetxatu du “Araba lurralde lider gisa bultzatzearen”alde egin duen apustua azpimarratuz. Gogora ekarri du “Araba une erabakigarri batean dagoela: geldiunearen ostean abian jarri da, beraz, datozen lau urteek Araba bultzatzeko balio behar dute eta badaukagu proiektu hori lortzeko”. EAJ-PNVren formula hurrengo legealdirako hauxe da: “moderazioa, egonkortasuna, zentralitatea eta konfiantza, elkarrizketa eta akordioak tresna gisa erabiliz. “

Garoña, Trebiñu, Foronda eta AHT

Horixe da legealdian lurralderako fruitu garrantzitsuak ekarri dituen bidea eta Gonzalezen Gobernuari bide eman diona Arabak duela 4 urte zituen arazo handiak konpondu eta bideratzeko. Ildo horretan, gogoratzekoak dira, besteak beste, Garoñaren itxiera, Forondaren hazkunde-hasiera, Trebiñurekiko hitzarmenak edo Abiadura Handiko Trena lurpetik Arabako hiriburura heltzeko akordioak.

Akordioek, elkarrizketa eta lankidetzaren emaitza direnek, arrakasta izan dute erakunde-arlo guztietan. Zerbaitegatik, 4 urte geroago, hitz egin daiteke jadanik 2,5 milioi euroko kanon bati buruz Vitoria-Gasteizerako, Eusko Jaurlaritzarekin atondutako lankidetza-esparru berri bati buruz azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko eta Espainiako Gobernuarekin egindako akordio berri bati buruz Nerbioi Garaiko sistema araztailerako.

13.000 enplegu berri 4 urtean

Enplegua eta susperraldi ekonomikoa egon dira eta egongo dira EAJ-PNVren politiken erdigunean. Horrela, Gonzalezek nabarmendu du lau urtean 13.000 enplegu sortu direla. “gaur egun lanean ari diren 13.000 arabar, zeintzuek 2015ean lanik ez baitzuten. Horixe da, niretzat, legealdiko zifrarik garrantzitsuena”.

Zifra handi bat, “gure industriari hazten hasteko aukera eman dion” industria-politika argi bati esker lortuta. Horrela, 4.0 industriaren, prestakuntzaren, digitalizazioaren eta logistikaren aldeko bere apustua aipatu du.

EAJ-PNVko hautagaia mintzatu da, halaber, gizarte-politiken gainean, zeintzuek legealdi honetan zehar ahalbidetu baitute Araban lidergoa berreskuratzea. Horrek guztiak aukera eman du, herritarrentzako beste lorpen batzuen artean, gizarte-zerbitzuen arloan ehun plaza berri sortzeko, menpekotasuna balioesteko epea murrizteko edo Vitoria-Gasteizen bizitegi-multzo berri baten plangintza egiteko.

Era berean, Ramiro Gonzalezek aintzat hartu nahi izan du lurralde-orekaren eta -kohesioaren alde emandako sostengua: “Gure herrietan bizitza bermatu behar dugu, lurraldea mantendu behar dugu, biztanle-kopurua egonkortuz eta baita handituz ere” azpimarratu du. Horretarako, bere agintaldian zehar abian jarritako zenbait neurri nabarmendu ditu, hala nola, abiadura handiko Internet Arabako herrigune guztietara heldu izana.

Interesatu Zaitez