Lazkaoko EAJk eskerrak eman nahi dizkie lazkaotarrei egindako ekarpenengatik eta hautagaitza aurkezteko egingo duten ekitaldira gonbidatzen ditu

Udal hauteskundeetarako programaren ildo nagusiak zehaztuta, Lazkaoko EAJk lazkaotarrei horien inguruko ekarpenak eskatu zizkien eta jasotako erantzun bikaina ikusirik, eskerrak ematen dizkiete lazkaotarrei. Halaber, lazkaotar guztiak gonbidatzen ditu, udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkezteko, datorren asteazkenean, maiatzak 8, 1

Lazkaoko EAJk eskerrak eman nahi dizkie lazkaotarrei egindako ekarpenengatik eta hautagaitza aurkezteko egingo duten ekitaldira gonbidatzen ditu 02Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 02 |
LAZKAO

PARTEKATU

Martxoan, udal hauteskundeetarako programaren ildo nagusiak zehaztuta, lazkaotarrei horien inguruko ekarpenak eskatu zizkien Lazkaoko EAJk etxeetara igorritako galdetegi baten bidez. Erantzun ugari jaso dituzte jeltzaleek azken asteotan eta lazkaotarrei beren esker ona azaldu nahi izan diete. “Asko izan dira jaso ditugun erantzunak eta guztiak jarrera eraikitzailerekin eta oso modu onean eginak” adierazi du Kepa Zubiarrain EAJren alkategaiak. “Eskerrak ematen dizkiegu bere denboraren zati bat gure galdetegia erantzuteko hartu duten lazkaotar guzti horiei, benetan baloratzen dugu egindako ekarpena eta zalantzarik gabe guztiak izango ditugu kontuan hastear den legealdian martxan jarri nahi dugun proiektuan” jarraitu du Zubiarrainek.

Jeltzaleek, halaber, lazkaotar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte, udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkezteko, datorren asteazkenean, maiatzak 8, 19:00etan Batzoki aurreko plazan egingo duten ekitaldira. Ekitaldian izango dira hautagaitza taldea, Kepa Zubiarrain alkategaia buru duela eta baita Markel Olano Diputatu Nagusia ere. 

Lazkaoko EAJk iragarri du, Lazkaoren alde lanean jarraitzeko ilusioz eta gogoz dauden pertsona berriak batu dituela 4 urteotan lanean aritu den taldera. Alkategaiak adierazi duenez “EAJk Lazkaorako urteetan zehar landu duen proiektuari segida emateko prest gaude, urteotan zehar hainbat eta hainbat proiektu gauzatu ditu EAJk Lazkaon, baina oraindik ere asko ditugu esku artean, horregatik lanerako talde sendoa, indar berriak batzen dituena eta esperientziaduna osatu dugu ekindako bideari jarraipena emateko eta Lazkaok aurrera egiten jarrai dezala bermatzeko. Lazkaok ezin duelako geldirik geratu, etorkizunari heldu behar dio” amaitu zu Kepa Zubiarrainek. 

Interesatu Zaitez