Nahiz eta Santanok hartzaren azala hura harrapatu baino lehen saldu eta agindutako epeetan ez bete, zeinek kudeaketa-ezgaitasun argia erakusten duen, emigrazio-eraikinaren lagapenaz pozten gara.
Gaur, apirilak 29, Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko alkategaiak, eskaini duen prentsaurrekoan, emigrazio eraikinaren ematearen gora beherak eta joan etorriak gogorarazi ditu, baita Irungo Udalak eman ditzakeen hurrengo pauso posibleak ere.
10 urte baino gehiago pasa dira, Santano alkateak lehen aldiz, emigrazio eraikina Udalari lagatzeko, estatuarekin akordio posiblea iragarri zuela, eta urte eta erdi gobernuko ordezkariak, Jesús Lozak, aipaturiko akordioa egiaztatu zuela. Halaber, momentu hartan, Santano alkateak, emigrazio eraikinaren birgaitze proiektua landuta zegoela jakitera emateko ere aprobetxatu zuen. “Urte asko daramatzagu esperoan, eta urteen joan etorrian betetzen ez ziren Santano alkatearen iragarpen eta promesa asko izan ditugu. Baina hainbeste salmenta eta gero, joan den urtean lagapena gauzatuko zela jakitera eman zuten Santanok eta bere udal gobernuak, nahiz eta ematea ziurtatzen zuen hitzarmenik ez izan, ezta akordioa berma zezakeen sinadura ofizialik ere ez. Egoera honen aurrean, ordea, gobernu sozialistak, eraikina oraindik Udaletxearena ez zenean, 2018ko aurrekontura eraikinaren fatxada eta estalkia konpontzeko 500.000 euroko kopurua berehalakoan bideratzea proposatu zuen" aipatu du Iridoy.
Hala ere, prozesu guzti honen errealitatea oso desberdina izan da. Joan den urteko urrian Ogasuneko ordezkariak, Miguel Ángel Páezek, emigrazio eraikina udal eskuetara pasatzeko zorian zegoela ziurtatu zuen. Ondorioz, bere birgaitzerako 500.000 euroak bideratzea presazkoa zela azpimarratuz. Nahiz eta jabetza oraindik udalarena ez izan.
Baina, egoera eta larrialdia aztertu ondoren, Udaletxeko osoko bilkuraren gehiengoak, jabetza oraindik udalarena ez zela argudiatuz, eta Irun eta bere pertsonekiko duten erantzukizunagatik, diru kopuru hori Irunek momentuan beharrezko zituen beste hainbat beharri erantzuna ematera bideratzea proposatu eta adostu zuen. Osoko bilkuraren erabaki horren aurrean, gobernu sozialistak, Santano alkatea buru zelarik, emigrazio eraikina 2018a bukatu baino lehen eskuratuko zela ziurtatu zuen, asteen kontua zela eta lanak ezinbestekoak zirela. Are gehiago, Santano alkateak 2018a bukatu baino lehen, 500.000 euroren onespena ez ohiko osoko bilkurara eramatea ez zuela baztertzen jakitera eman zuen.
Hala ere, asko esan eta gutxi egin. Ustezko berehalako lagapen horretatik, urte eta erdi pasa da jada. Eta ostiral honetan, azkenik, Irunek emigrazio eraikinaren titulartasuna ematen dion sinadura lortu duela esan du alkateak, nahiz eta oraindik erregistrotik ez den sartu. Dena dela, alkateak berriro ere, ofizialki ezer lortu baino lehen berria saldu nahi izan du, ematea ez da agindutako epeetan bete, horrek argi erakusten du dituen egoki kudeatzeko arazoak, baina tira, eraikina Udalarena izateaz pozten gara, noski.
Horregatik, bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du, “orain inoiz baino gehiago, eta are gehiago joan den ostiralean, apirilaren 26an, osoko bilkuraren gehiengoak onartu zuen mozioa kontuan hartuz, Irunek 4,5 euro milioiak ahalbidetuko dituen kreditu modifikazio bat behar du. Hirian proiektu berriak gauzatu daitezen, horien artean hainbestetan aipatutako emigrazio eraikinaren birgaitzea".
Bukatzeko, Iridoy alkategaiak "Santano alkateak, eraikin honen jarduketaren larrialdia askotan aipatu du, urrian emigrazio eraikineko lanak abiaraztea beharrezko eta presakoa zela esan zuen. Ba hain presakoa bazen, orain da momentua, jada eraikina gurea da, orain bai, jabeak gara eta Udaletxeak egoki ikusten dituen lan guztiak egin ditzake bertan. Horregatik, alkateak hitzeman zuen moduan, 500.000 euroak onesteko bere esku dagoena egin beharko luke, horien artean ez ohiko osoko bilkura bat deitu” azpimarratu nahi izan du.