Estebanek esan du “erabateko ezjakintasunak” bultzatuta egin dituela Casadok Poliziak eta Guardia Zibilak Ertzaintzaren aurrean nagusitasuna dutela esanez egin dituen adierazpenak

Hautagai jeltzaleak Casado gonbidatu du Gernikako Estatutua “berriz ere irakurtzera” eta ildo beretik ohartarazi dionez “Espainian VOX-en kontra lehiatu gurean daraman martxa honetan, PP ahotsik gabe geratuko da Euskadin”

Estebanek esan du “erabateko ezjakintasunak” bultzatuta egin dituela Casadok Poliziak eta Guardia Zibilak Ertzaintzaren aurrean nagusitasuna dutela esanez egin dituen adierazpenak 01Apirilak
2019
2019 ApirilaK 01 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak Pablo Casadoren “erabateko ezjakintasunari” egotzi dizkio PPko buruak Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak gainerako polizia kidego autonomiko eta udaltzain taldeen aurrean “nagusitasuna” dutela esanez egin dituen adierazpenak, eta Partido Popularreko burua gonbidatu du “Gernikako Estatutua berriz irakurtzera”.

Estebanek Europa Press agentziari egin dizkion adierazpenetan esan duenez “Estatutua hitzartu genuenean baldintza bat zen eta argi baino argiago geratu zen Ertzaintza Polizia Integrala dela eta, beraz, Estatuko gainerako Polizia kidegoen maila berean dagoela”. Are gehiago, hautagai jeltzaleak esan duenez Estatutuaren arabera “Estatuak Euskadin dituen kidegoak egokitu behar ditu Espainiako Polizia ez dagozkion lan batzuk egiten ari delako”. Horregatik esan du Pablo Casadok “bere legeria propioa ere ez duela irakurtzen”.

“Deigarria da Rajoyren PPrekin Ertzaintza Europako polizia kidegoetan zuzenean sartu ahal izatea hitzartu ahal izan genuela eta oraingo PP izatea polizia bat bestearen menpean jartzea proposatzen duena. Espainian VOX-en kontra lehiatu gurean daraman martxa honekin, PP ahots gabe geratuko da Euskadin”, amaitu du.

Interesatu Zaitez