‘Nos mueve Euskadi. Zurea, gurea‘, EAJ-PNVk Hauteskunde Orokorretarako aukeratu duen goiburua

‘Nos mueve Euskadi. Zurea, gurea‘, EAJ-PNVk Hauteskunde Orokorretarako aukeratu duen goiburua

‘Nos mueve Euskadi. Zurea, gurea‘, EAJ-PNVk Hauteskunde Orokorretarako aukeratu duen goiburua 29Martxoak
2019
2019 MartxoaK 29 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

‘Nos mueve Euskadi. Euskadi zurea, gurea’ izango da EAJ-PNVk apirilaren 28ko hauteskundeetarako aukeratu duen goiburua. Aitor Esteban Kongresuko talde jeltzalearen bozeramaile eta berrautaketarako hautagaiari egokitu zaio gaur hauteskundeetarako leloa aurkeztea, eta bere hitzetan esaldi honekin “adierazi nahi dugu Euskadi dela gure erreferentea”. “Euskadi da mugiarazten gaituena; konpromiso argi eta irmoa dugu herri honekin, eta gure erantzukizuna da euskal hiritargoaren alde lan egitea”, baieztatu du. EAJ-PNVk Sabin Etxeko fatxada nagusia estaltzen duen lona ere ipini du, kanpainako goiburua, Kongresurako Bizkaiko hautagai nagusiak (Aitor Esteban, Idoia Sagaztizabal eta Josune Gorospe) eta Senaturako Bizkaiko hautagaiak (María Dolores Etxano, Nerea Ahedo eta Imanol Landa) agertzen dituena.

Estebanek aditzera eman bezala, hauteskunde goiburuan borobiltzen dira talde jeltzalearen jardunaren gidalerro nagusiak. “Proiektu bat, ideia argi bat eta helburu bat dugun emakume eta gizonak gara: lantaldean aritzea Euskadiren interesak defendatzeko, hori delako gu mugiarazten gaituena”. Eta, kasu honetan “Madrilen egitea mugiarazten gaitu, han ere defendatzen direlako euskal gizartearen interesak eta beharrak”. Hori bai “Madrilera joaten gara baina gero etxera itzultzeko; EAJko emakume eta gizonok gure sustraiak eta gure familiak Euskadin ditugulako, eta astero itzultzen gara hemen bizi garelako eta herri honen parte garelako”, gaineratu du. “Ondo doan Euskadik mugiarazten gaitu, baina are hobeto joan behar du; hori ere Madrilen bultzatuko dugu, han ere asko dagoelako jokoan. Eta eztabaidatzeko asmo horrekin joango gara, hitz egiteko eta aldarrikatzeko, baina guztion onbeharrez adosten eta hitzartzen saiatuz”, aurreratu du. “Euskadi da gutako bakoitzarena. ‘Zurea, geurea’”. Hitz hauekin, EAJ-PNVk bere egiten ditu euskal hiritar bakoitzaren helburuak eta beharrak, inor kanpoan utzi gabe. “Gure historia aldarrikatzen dugu, oraina bizi dugu eta etorkizuna eraikitzeko asmoz lan egiten dugu. ‘Nos mueve Euskadi. Euskadi zurea, gurea’, amaitu du kanpainako goiburua gogoratuz.

Adolfo Suárez Illana PPk Madrilen aurkeztuko duen zerrendako bigarrenak abortuari buruz egin dituen adierazpenez galdetuta, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak eta “deitoragarri” jo ondoren baieztatu duenez “hori gertatzen da funtsik eta programarik ez dagoenean eta ideiak argi ez daudenean, eta helburua ‘izarra bilatzea denean. Eta ez soilik PPren aldetik, baizik eta beste hainbaten aldetik ere”. Era berean gogoratu duenez EAJ-PNVk gaur egungo legeria babesten duela “ondo dago dagoen moduan”, besteak beste “estatistiken arabera, praktikatu diren abortu kopuruak behera egin duelako”.

 

Interesatu Zaitez