EAJ-PNVk eta PDeCATek hauteskunde osteko lankidetza adostu dute

Talde jeltzaleak espero du epe laburrean Coalición Canaria eta Compromiso por Galicia alderdiekin Europako Hauteskundeetan koalizioan aurkezteko akordioa adostea

EAJ-PNVk eta PDeCATek hauteskunde osteko lankidetza adostu dute 21Martxoak
2019
2019 MartxoaK 21 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gaur goizean Andoni Ortuzarrek eta David Bonvehík izan duten elkarrizketaren ondoren, atzo PDeCATen Exekutibaren baitan egin ziren deliberazioak ezagututa eta atzo bertan ere Euzkadi Buru Batzarrak adierazitako irizpidea aintzat hartuta, EAJk ulertzen,errespetatzen eta onartzen du gaur egungo egoera politikoari erreparatuta,PDeCAT alderdiak maiatzaren 26ko Europako Hauteskundeetan Kataluniako alderdiek osatutako hautagaitza osatzea, Katalunian azken urteotan bizi izan duten `procés´politikoarekin koherentea. Horrek ez du baztertzen, harreman politikoa eta adiskidetasuna lotzen gaituen alderdi biok legebiltzarretan eta erakundeetan elkarlanean jarduten jarraitu ahal izatea, bereziki Europako Parlamentuan. Horregatik, datozen egunotan, EAJ-PNV eta PDeCAT alderdiok erakundeetan eta hauteskundeen ondoren elkarlanean aritzeko akordioa izenpetuko dugu, eta akordio horren xedea izango da Europako Parlamentuan Euskadi eta Katalunia aldeztea eta Europaren etorkizunean nazio biontzako ahots eta ordezkaritza aldarrikatzea eta, horri lotuta, Espainiar estatuan eta Europako Batasunean Euskadik eta Kataluniak izan beharko luketen tokiari buruz konpondu gabe jarraitzen duen arazoari irtenbidea bilatzea.

EAJ-PNVren aurreikuspenen artean dago hurrengo egunotan koalizio akordioa izenpetzea Coalición Canaria eta Compromiso por Galicia alderdiekin. Elkarrizketak nahiko aurreratuta daude alderdi biekin.

Interesatu Zaitez