Izaskun Bilbaok Bruselan salatu du Bixintxo Bilbao pilotariari Ikurrina erakusteagatik ezarri zaion isuna

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbao Barandicak, gaur goizean, Europako Batzordean aurkeztu duen ekimenean, Batasuneko organismo hori animatu du Bixintxo Bilbao Iparraldeko pilotariari iragan urrian, Trinketeko munduko txapela lortu ondoren, Ikurrina erakusteagatik nazioarteko federakundeak ezarri zion isunaren kontra esku hartzera

Izaskun Bilbaok Bruselan salatu du Bixintxo Bilbao pilotariari Ikurrina erakusteagatik ezarri zaion isuna 26Otsailak
2019
2019 OtsailaK 26 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Eurodiputatu jeltzaleak uste du erabaki horrek Oinarrizko Eskubideen Europako kartaren 15, 21 eta 22. Artikuluak urratzen dituela eta Batasuneko exekutiboari eskatu dio legeria loteslea proposatzea Europako nazio gutxituen eskubideak babesteko.

Bere ekimenean, Europako legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du Europako Batasunaren goiburua dela “Aniztasunean Elkartuta”, eta printzipio hori Europako lege bihurtzen dela, bere 22. artikuluan ezartzen baitu EBk “kultura, erlijio eta hizkuntzen aniztasuna errespetatzen duela”. Izaskun Bilbao Barandicak era berean gogoratu du bere 15. artikuluan Kartak ezartzen duela “lan egiteko askatasuna” eta 21.ean berariaz jasotzen duela diskriminazioa debekatzen duela eta diskriminazioa aplikatzeko kausen artean jasotzen du “nazio gutxitu bateko kidea izatea”.

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordearen aburuz “eskubide horiek guztiak urratu ditu Nazioarteko Euskal Pilota Federakundeak, Bixintxo Bilbao Frantziako selekzioko pilotaria zigortu duelako euskal bandera (Ikurrina) erakusteagatik. Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du “euskal pilota” deritzon jokoaren lehiaketak kudeatzen dituen nazioarteko federakundeak “ez du bandera hori erakustea debekatzen. Baina erakusteagatik ezarri zaion zigorrak jokalariari eragotzi ahal dio bere lanbidea urte betean praktikatzea”.

Interesatu Zaitez