Eduardo Frei Montalvari, bere heriotzaren urteurrenean, Santiagon egin zaion omenaldian izan da Ortuzar

EBBko presidenteak eta Mikel Burzako burukideak lore eskaintza egin zuten Monedako Plazan, Txileko presidente ohia gogoratzen duen estatuaren aurrean

Eduardo Frei Montalvari, bere heriotzaren urteurrenean, Santiagon egin zaion omenaldian izan da Ortuzar 23Urtarrilak
2019
2019 UrtarrilaK 23 |
EBB

PARTEKATU

Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteordea, Txileko Alderdi Demokrata Kristauak (DC) Eduardo Frei Montalva presidente izan zenari eskaini zion omenaldi hunkigarrian izan zen atzo, bere heriotzaren 27. urteurrenean. Ekitaldian izan ziren DCko presidente Fuad Chahín, Txileko alderdi honetako agintari historikoa, gaur egungo zuzendaritza taldeko kideak eta beste alderdi politiko batzuetako ordezkariak.

Carmen Freik, agintariaren alabak, 1964 eta 1970 urte bitartean Txileko presidente izan zenaren figura goretsi zuen eta berretsi zuen askatasuna eta garapen soziala, herritarren benetako arazoak konponduko dituen politikaren batera, gaur egun inoiz baino beharrezkoago direla nazioan. Chahínek, bere aldetik, gogora ekarri zuen Frei Montalvaren heriotzaren ikerketa, 20 urtetik gora luzatu dena. Agintariak azaldu zuen ikerketa oraindik amaitu gabe dagoela eta azken epaia falta dela, aurreikuspenen arabera, hurrengo egunotan ezagutuko dena. Chahínek exijitu du egia ezagutaraztea, justizia egitea eta giza eskubideak errespetatzea, zantzu guztien arabera, Augusto Pinocheten diktadura garaiko Estatuko botereek agintari demokristauaren heriotzan  parte hartze erabakigarria izan zutela egiaztatuko delarik.

Andoni Ortuzarrek berak eta Mikel Burzakok, Nazioarte gaietarako burukide arduradunak, lore sorta bat jarri zuten Frei Montalvaren estatuaren aurrean. Keinu hori oso baloratua izan da bertan bildu ziren pertsonen aldetik, omenaldian izan ziren Europako ordezkari politiko bakarrak izan zirelarik. Ortuzarrek gogora ekarri nahi izan du Frei Montalvak Agirre Lehendakariari babesa eman ziola  Hegoamerikara erbesteratzeko beharra izan zuenean. Ortuzarren esanetan hauxe izan zen gizalegezko keinua, konpromiso demokratikoaren adierazlea, talde jeltzaleak eta euskal hiritargoak ahaztu ez dutena eta sekula ahaztuko ez dutena. Ekitaldia amaitutakoan, burukideek Txileko Santiagoko arlo metropolitanoko alkate eta zinegotziekin bazkaldu zuten. Iluntzean Txileko hiriburuko Euskal Etxeko zuzendaritza batzordekoekin eta EAJ-PNVren Txileko Euzkadiz Kanpoko Erakundeko kideekin afaldu zuten

Gaur, azteazkena, Ortuzar eta Burzako Valparaisora bidaiatuko dira eta bertan egingo den Kongresuan elkartuko dira DCko parlamentariekin. Arratsaldean, Ortuzarrek “Hiritargoa berriz xarmatzea. Euskadiko esperientzia” izenburuarekin Valparaisoko Unibertsitate Pontifizio-Katolikoak (PUCV) eta PCDko Presidenteordetzak antolatuta egingo den mahai inguruan parte hartuko du. Iluntzean, ordezkari jeltzale biak PUCVko erretore Claudio Elórtegi Raffok eskainiko duen afarian izango dira.

 

Interesatu Zaitez