Mireia Zarate eta Ana Esther Furundarena, EAJ-PNVren ordezkari Mar del Platako Euskal Astean

EBBko Idazkaria eta Hezkuntza, Euskara, Kirola, eta Kultura gaietarako burukide arduraduna EAJ-PNVko alderdikideekin eta Argentina eta Uruguaiko euskal diasporarekin elkartuko dira datorren astean

Mireia Zarate eta Ana Esther Furundarena, EAJ-PNVren ordezkari Mar del Platako Euskal Astean 28Urriak
2018
2018 UrriaK 28 |
EBB

PARTEKATU

Mireia Zarate Euzkadi Buru Batzarreko idazkaria eta Ana Esther Furundarena Hezkuntza, Euskara, Kirol eta Kultura gaietarako burukide arduraduna EAJ-PNVren ordezkari gisa izango dira urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean Mar del Platan (Argentinan) ospatuko den Euskal Astean. Ekitaldi berean izango da Iñigo Urkullu lehendakaria ere. Denak Bat zentroak bere 75. urteurrena ospatzen duen urte berean antolatuko duen Argentinako euskal diasporaren topaketa nagusian parte hartzeaz gain, Zaratek eta Furundarenak Hego Amerikan daudela aprobetxatuko dute EAJ-PNVko alderdikideekin eta Argentina eta Uruguaiko euskal diasporako kideekin egoteko.

Zarate eta Furundarena hilaren 29an, astelehena, iritsiko dira Buenos Airesera. Egun horretan elkartuko dira Arantxa Anituarekin, Laurak-Bat Euskal Etxeko presidentearekin. Astelehen berean batzartuko dira EAJ-PNVk Argentinan daukan Euzkadiz kanpoko Erakundearen Exekutibako burukideekin. Ordezkari jeltzaleek agenda betea izango dute hilaren 30ean. Besteak beste izango dira Ekialdeko Unibertsitatean,Alberto Irigoyen Artetxe Uruguaiko historialari Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldian. Hilaren 31ean, Urkullu Lehendakaria Argentinan izango da eta Buenos Aireseko euskal komunitatearekin elkartuko da. Azaroaren 2an, ostirala, ordezkari jeltzaleak Mar de Platara joango dira eta 2018ko Euskal Asteko ospakizunetan parte hartuko dute. Egun horretan ez dira faltako txupinazoa, ikurrinak, aurreskua eta Urkullu Lehendakariaren hitzak. Azaroaren 3 eta 4an Argentinako euskal diasporak programatu dituen ekitaldi ugarietan parte hartu ondoren, Zarate eta Furundarena Montevideora bidaiatuko dira azaroaren 5ean Uruguain bizi diren euskaldunekin hainbat kontaktu izateko. Azaroaren 7an, ordezkaritza jeltzaleak Euskadira itzultzeko bidaia hasiko du.

Jone Berriozabal eta Iñaki Agirre legebiltzarkide jeltzaleak ere parte hartuko dute Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Legebiltzarreko Batzordeko kide gisa. 

Interesatu Zaitez