Aitor Esteban EAOak aurrera ateratzen “saiatzearen” alde dago baina Espainiako gobernuari ohartarazi dio lehenagotik hartutako konpromisoak bete beharko direla eta kontuek `Euskal Agendaren´ eskakizun berriak jaso beharko dituztela

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak Espainiako gobernuarekiko kontaktuak ezeztatu ditu: “Negoziaketen tenperatura, gaur egun, 0 gradutan dago”

Aitor Esteban EAOak aurrera ateratzen “saiatzearen” alde dago baina Espainiako gobernuari ohartarazi dio lehenagotik hartutako konpromisoak bete beharko direla eta kontuek `Euskal Agendaren´ eskakizun berriak jaso beharko dituztela 16Urriak
2018
2018 UrriaK 16 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Esteban, EAJ-PNV legebiltzar taldeko bozeramailea, 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzeko akordioa “saiatzeko” prest agertu da, baina era berean ohartarazi du lehenago Espainiako gobernuak 2018ko Aurrekontuetan hitzeman ziren konpromisoak bete beharko dituela eta `euskal agenda´ deritzonaren eskakizun berriak jaso beharko dituela.

Bozeramaileen Batzordearen sarreran hedabideei eginiko adierazpenetan eta negoziaketen egoeraz galdetuta, Estebanek zera baieztatu du: “tenperatura une honetan zero gradutan dago, inork ere ez duelako deitu, ez dago ezer”. Halaber, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du EAJ-PNVk Gobernuaren eta Podemosen artean adostutako proposamenen martxa neurtuko duela “Podemosen ezaugarrietako bat delako gai sozialetan dauzkagun eskuduntzak inbaditzea”. Pablo Iglesiasen alderdiarekin kritiko agertu da Euskadin eta Estatuan oso gauza ezberdinak proposatzen dituelako. “Harritu egiten nau Euskadin horrenbeste zailtasun izatea eta Eusko Jaurlaritzarren mahaian Estatuko gobernuari dagozkion gaiak planteatzea, besteak beste 1080 euroko gutxieneko pentsioa, hemen planteatu ez dena; edo enpresa handiak erreskatatzearen gaia, Estatuak bertan behera utzi zituenen kasuan, Sestaoko Navala, esate baterako”, esan du. Navalaren auziagatik,hain zuzen, Idoia Sagastizabal diputatu andreak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministro andreari galdegingo dio biharko kontrol bilkuran.

Jordi Sánchez eta Jordi Cuixarten espetxeratzearen urtea beteko delarik, Estebanek gogora ekarri nahi izan ditu eta esan du “guztiz zentzugabea“ dela prebentziozko espetxean egotea. “Beren espetxeratzea guztiz bidegabea da eta ez dugu uste beraien kontrako karguek zentzurik dutenik, baina argi dago urte beteko espetxeratzea guztiz zentzugabea dela eta ez diola Kataluniako auziari inola ere laguntzen”, baieztatu du.

Interesatu Zaitez