EAJ-PNVk akordio zabala eskatu du pentsio sistemaren izaera publikoa eta hurrengo belaunaldietarako bideragarritasuna bermatzea xede

Jon Aiartza legebiltzarkideak adierazi duenez Eusko Legebiltzarrak martxoaren batean hartu zuen akordioa “abiapuntu ona” da hiritargo osoari pentsio duin eta zentzuzkoak bermatuko dizkion formuletan aurrera egitera begira

EAJ-PNVk akordio zabala eskatu du pentsio sistemaren izaera publikoa eta hurrengo belaunaldietarako bideragarritasuna bermatzea xede 24Uztailak
2018
2018 UztailaK 24 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Eusko Legebiltzarrak iragan martxoaren batean izenpetu zuen akordio politikoa EAJ-PNVko ordezkariarentzat da babestu eta finkatu beharreko balio bat “pentsio sistema orekatua, jasangarria, publikoa eta nahikoa bermatuko badugu”. Aiartzaren aburuz “pentsioen inguruko batasuna beharrezko dugun balioa da, aurrerapausoa eta aukera politikoa da pentsiodunen egoera hobetzeko behar diren erreformak aurrera atera ahal izateko”. Zentzu honetan, legebiltzarkide jeltzaleak alderdikerietatik urruntzea eskatu du, akordioetan oinarrituta, inola ere atzerakoia izan behar ez lukeen eredua babestea eta birformulatzea xede.

Jon Aiartzak gaur goizean parte hartu du Udako Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian “Egungo pentsio-sistemaren jasangarritasuna” izenburupean egin duen jardunaldian. Bertan azaldu ditu sistemaren erreformak beharko lituzkeen oinarriak “nagusiak txirotasun arriskuaren mende geratzea ekiditeko”. Aiartzaren esanetan zintzotasunetik eta adostasunetik abiatu behar dugu gure sistema indartzera begira.

Aiartzak era beran berretsi ditu Legebiltzarrak iragan martxoan adostutako akordioak, eta lan egiten jarraitu beharra aldarrikatu du Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa Euskadira berehala ekartzea lortzeko, “argi eta garbi geratu delako hemendik kudeatzen dugunean,gizarteak are aurrerapen maila handiagoa lortzen duela”.

Interesatu Zaitez