Ortuzarrek Sabin Etxean hartu du Richard Duke Buchan III.a, Espainian AEBko enbaxadorea dena

Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta AEBko diplomatikoak gaur egungo egoera politikoa aztertu dute eta Euskadi eta Amerikako Estatu Batuen artean harreman ekonomiko eta komertzialak indartzeko ahaleginaren aldeko agertu dira

Ortuzarrek Sabin Etxean hartu du Richard Duke Buchan III.a, Espainian AEBko enbaxadorea dena 08Maiatzak
2018
2018 MaiatzaK 08 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek Sabin Etxean hartu du gaur Richard Duke Buchan III.a, Espainian AEBko enbaxadorea dena. Bilerak 50 minutuko iraupena izan du eta adeitasun eta lankidetza giroan egin da. Richard Duke Buchan III.ak enbaxadore kredentzialak 2017ko abenduaren 11n aurkeztu zituen Espainiako Erresumaren aurrean eta egunotan Euskadira etorri da bisita ofizialean. Atzo Ajuria Enean hartu zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bilbon ere izan zen Juan Mari Aburto hiribilduko alkatearekin.

Duke Buchan III.ak interes berezia erakutsi du Euskadiko egoera politiko eta ekonomikoa ezagutzeko, ETAren behin betiko disoluzioaren ondoren aldi berria zabaltzen delarik. Enbaxadoreak Ortuzarri galdegin dio EAJ-PNV Espainiako eta Europako agertoki politikoan betetzen ari den eginkizun erabakigarriaz. Eta txalotu du bere herrian gero eta euskal enpresa gehiago ezartzen ari direla, inbertsio horiek enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzen dutelarik.

Ortuzarrek, bere aldetik, AEBko diplomatikoari adierazi dio EAJ-PNVk euskal erakundeetatik eta Euskadiko eragile sozioekonomikoetatik bultzatu nahi dituela AEBrekin harreman politikoak,kulturalak eta ekonomikoetan sakontzeko ekimenak, eta Euskadi eta munduko lehen potentziaren arteko fluxu komertzial eta enpresariala indartzeko ahalegina egin nahi duela. Jeltzaleen buruak era berean azaldu dio enbaxadoreari Ipar Amerikan bizi diren euskaldunen historia, Idahoko artzainetatik hasita gaur egun Amerikako Estatu Batuetan bizi diren kualifikazio handiko profesionaletaraino, batzuk euskal enpresetan eta hainbat hango enpresetan. Ortuzarrek eta Duke Buchan III.ak era berean azpimarratu dute AEBn bizi den euskal diasporak bere bi nortasunak oso era harmoniatsuan zaintzen eta babesten dituela.

Interesatu Zaitez