Andoni Ortuzar izango da EAJ-PNVk Kanbora bidaliko duen ordezkaritzako burua

Talde jeltzalea ostiralean izango da ETAren disoluzioa egiaztatzeko eta Euskadiren historiaren orrialderik mingarriena ixteko egingo den ekitaldian

Andoni Ortuzar izango da EAJ-PNVk Kanbora bidaliko duen ordezkaritzako burua 02Maiatzak
2018
2018 MaiatzaK 02 |
EBB

PARTEKATU

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izango da EAJ-PNVk Kanboko ekitaldira bidaliko duen ordezkaritza jeltzaleko burua, non ETAren disoluzioa antzeztuko den. EBBren beste ordezkaria izango da Joseba Aurrekoetxea, Antolakuntza arloko burukidea. Jeltzaleen izenean Villa Aranagara joango da ere Pako Arizmendi, Ipar Buru Batzarreko presidentea, eta Joseba Egibar gonbidatua izan da ere gatazka konpontzeko aurreko ekitaldi eta bileretan parte hartu duelako, bere kasuan Lizarra-Garaziko elkarrizketetan. EBBk erabaki du bere ordezkariak esandakoak izango direla aurreko ostiralean ekitaldira joateko gonbidapen formala jaso ondoren, eta topaketa hau ETAren historia beltza zuritzeko baino, talde honen desagerpen alde bakarrekoa, egiaztagarria eta behin betikoa egiaztatzeko baliatuko delaren berme osoa jaso ondoren. Exekutiba jeltzaleak ulertzen du EAJ-PNVk, Euskadiko lehen indar politikoa den heinean, Euskadiren historiaren orrialderik mingarrienetako bat ixteko egingo den ekitaldian izan behar duela, eta lekuko gisa egon beharra duela.

Interesatu Zaitez