Gernikako bonbardaketan frankisten izan zuten erantzukizuna ez onartzeko PPk bandoak aipatu izana gaitzetsi du Bildarratzek

Bozeramaile jeltzaleak kritikatu egin du Iñaki Oyarzabal popularrak ETAren terrorismoa sartu izana “hitz eskuzabal bat besterik bilatzen ez duen ekimen batean”.

Gernikako bonbardaketan frankisten izan zuten erantzukizuna ez onartzeko PPk bandoak aipatu izana gaitzetsi du Bildarratzek 08Otsailak
2017
2017 OtsailaK 08 |
Senatua

PARTEKATU

Alderdi Popularrak, Senatuan duen gehiengo osoaz baliatuta, atzera bota du EAJk Gernikako bonbardaketaren inguruan aurkeztu duen mozioa. Ekimenean eskatzen zen Estatuko Gobernuari exijitzea “onar dezala matxinatutako armadaren eta osteko Gobernu frankistak izan zuen erantzukizuna Estatuan izan ziren bonbardaketa guzti-guztien ondorioz eragindako eraso, kalte eta sufrimenduetan, batez ere Gernikakoan, populazio zibilaren aurka egindako aire eraso guztien ikur moduan”.

Jokin Bildarratzek deitoratu egin du Talde nagusiak ganberako gainontzeko Talde guztiek onartu duten mozioa atzera bota izana. Euzko Abertzaleak Taldearen bozeramaileak gaitzetsi egin du popularren bozeramaileak, Iñaki Oyarzabalek, euren posizioa defendatzeko erabili dituen hitzak, “gerran izan ziren bando biak aipatuz, akordioa eta biktimentzako hitz eskuzabal bat besterik bilatzen ez duen ekimen bati ezezkoa emateko”, jakinarazi du. Izan ere, senatari arabarrak esan duenez, guda zibilean ‘bando guztiek esaten zituzten gezurrak; espetxe eta espetxe-itsasontzien aurkako erasoak ere izan ziren, bando bateko eta besteko jendea fusilatu zen, eta hori ezkutatu egin zen’.

Senatari jeltzalearentzat, Oyarzabalek erabili duen “ohiko kezko hesia penagarria izan da”, popularrak ETAren terrorismoa nahastu duelako bere argumentazioan; ‘Gernika eta bere esanahia erabili nahi duenik dago, gatazkak eta  bandoak aipatuz, Espainiako demokrazia garaian eragindako beldurra legitimatzeko’, adierazi du senatari popularrak.

Bildarratzek gogoratu nahi izan du “oraindik bizirik dagoela egun hori bizi izan zuen jendea; orain haiei eskerrak ematea dagokigu, izan duten pazientziagatik, urte hauetan izan duten duintasunagatik, Gernikaren garra piztuta mantendu izanagatik”. Eskatu du, baita ere, egun horretan gertatu zenaren egiara heltzen laguntzea orduan hil zirenei eta oraindik bizi direnei, sekula ez dutelako izan merezi duten onarpena”.

Interesatu Zaitez