EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko aurreakordioa Euskadin koalizio gobernua eratzeko

EAJ-PNVren eta PSE-EEren agintari gorenek, asteburu honetan, gobernu egitasmoari eta gobernu egiturari buruzko aurreakordioa adostu dute, alderdi biek bihar, astelehenez, bakoitzaren erakunde gorenetan aurkeztuko dutena, hau da, jeltzaleen Aberri Batzarrean eta Sozialisten Komite Nazionalean, beren onespena eman dezaten. Aurreakordio hau esandako erakunde bietan onartzeak suposatuko du PSE-EEren bederatzi legebiltzarkideek baiezko botoa emango diotela Iñigo Urkulluren hautagaitzari eta, honen inbestidurak aurrera egiten badu, era berean ahalbidetuko da koalizio gobernua eratzea.

EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko aurreakordioa Euskadin koalizio gobernua eratzeko 20Azaroak
2016
2016 AzaroaK 20 |
EBB

PARTEKATU

Interesatu Zaitez