EAJ-PNVk epe luzerako plana aldarrikatu du esne sektorea onik atera dadin

Izaskun Bilbao Barandicak, Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidente ordeak, Europar Batzarrari proposatu dio epe luzerako plana egitea esne sektorearen etorkizuna gaur egun arriskutan jartzen duten prezioen gorabeheretatik kanpo ateratzeko eta egonkortasuna emateko.

EAJ-PNVk epe luzerako plana aldarrikatu du esne sektorea onik atera dadin 26Maiatzak
2016
2016 MaiatzaK 26 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Bilbaok azpimarratu du egitasmo honen oinarrian egon beharko luketela esne kuotak ezabatzea eraman zituztenak baino aurreikuspen ziurrago batzuk, eta funtsezkoa dela produktoreak balore katean integratzea.

Eurodiputatu jeltzaleak esan du espero duela esne sektoreak une honetan pairatzen duen presioa konpontzea "epe laburrean ustiategi asko onik ateratzeko premiazko neurriak hartuta eta epe luzeagorako balioko duen planaren bidez, merkatua sektorearen kudeaketa lasaia zail egiten duten koste eta prezioen gorabeheretatik libratzeko".

Izaskun Bilbao Barandicak aldeztu du sektorea babesteko plan hauetan parametro horiek jasotzea eta zein eredurekin lan egiten ote den galdetu du. Era berean azpimarratu du "esne kuoten sistema ezabatzeko ikerketak" hobetu behar direla "ez baitzuten asmatu kanpoko eskariaren hazkundea moduko gaien inguruko aurreikuspenetan".

 

Interesatu Zaitez