EAJ-PNVren balorazioa Kontuen Epategiko fiskal-jefearen informeari buruz

Estatu mailako egunkari batek gaur argitaratutako albistean Kontuen Epaitegiko fiskalak ustez egin duen txostena agertzen dela ikusita, EAJ-PNVk zera adierazi nahi du:

EAJ-PNVren balorazioa Kontuen Epategiko fiskal-jefearen informeari buruz 05Urtarrilak
2015
2015 UrtarrilaK 05 |
EBB

PARTEKATU

-EAJ-PNVk ez du legez kanpoko finantzaketa deliturik ezta bestelakorik egin, ez 2012 urtean ezta beste ekitaldietan ere.

-Espainiako Kontuen Epaitegiak 2014ko ekainaren 26an  2012 urteko ekitaldiari  buruz argitaratu zuen txostenean, EAJ-PNVk urte bereko maiatzaren 5ean aurkeztu zituen alegazioak aurkeztu zituen eta bere egin zituen. Horren erakusle da, horren ondoren, Kontuen Epaitegiak bi alderdi politikori isunak jartzeko proposamena aurkeztu zuela, eta hauen artean ez zela EAJ-PNVren izena aipatzen.

-2014ko ekainaren 26an argitaratu zen txosten hau da EAJ-PNV alderdi honek Kontuen Epaitegiaren aldetik jaso duen azken komunikazio ofiziala. EAJ-PNVk ez daki epaitegiko fiskalari egotzi zaion txosten hori  egiazkoa den ala ez. Edozein kasutan, informazioak agerian uzten ditu fiskal nagusiaren eta Kontuen Epaitegiko Osoko bilkuraren artean dauden ezadostasunak eta irizpide ezberdinak. Halaber, informazio horretan adierazten da fiskal nagusiak  idazki honi zuzendutako  erantzun ofiziala jaso duela,  eta dagoeneko, kontu batzuen inguruan izan ditzakeen zalantzak argituak izan direla.

-EAJ-PNVk ez dauka bere eskuetan fiskal nagusiak ustez egin duen txosten hori, gaur argitaratu den informazioaren arabera, alderdi honen jarduerari buruzko hiru orrialde dedikatzen dituena. Informazio horren arabera, fiskal nagusiak ustez legez kanpoko hiru suposizio egozten dizkio EAJ-PNVri. Hiru kontu horiek maiatzean azaldu eta argitu zituen EAJ-PNVk berak eta Kontuen Epaitegiak sartu zituen 2014ko ekainean egin zuen txostenean.

Kakotx artean jartzen ditugun ustezko hiru irregulartasun horien inguruan, EAJ-PNVk ez du inolako eragozpenik komunikabideekin eta hiritargo osoarekin Kontuen  Epaitegiarekin izandako harremanean nagusi izan den gardentasun konpromisoari eusteko. Ondorioz, honakoak argitu nahi ditu:

 

1)      “EAJ-PNVk bere kontabilitatean ez zituen erregistratu (ezta aitortu ere) 4,9 milioi euroko diru sarrerak, orube handi batekin  irabaz handiak eman zizkion eragiketatik lortutakoak”.

Fiskalak objetibotasun eskaseko balorazioak egiten ditu “Orube handi batekin eginiko permuta arraroa, irabaz handiak eman dituena”  esaten denean  gogora ekarri nahi da 2008 urtean Barakaldon batzoki zaharra zegoen orubean batzoki berria eraikitzeko permuta bidez egin zen eragiketa.

2008 urtean  EAJ-PNVk eraikin zaharra zeukan Foruen kalean, Barakaldoko kalerik nagusienetako batean. Han du EAJ-PNVk bere Batzokia.  2008 urtean EAJ-PNVk batzokia berriztatzea erabaki zuen. Berriztatze lan honi ekiteko, permuta bat burutu zuen enpresa batekin; permuta horren arabera,enpresa lanen kosteaz arduratuko zen eta horren truke eraikinaren zati bat jasoko zuen; horren truke EAJ-PNVk beheko solairua  eta eraikineko beste espazio batzuk jasoko zituen. Eragiketa honetan ez zen diru trukaketarik egon. Eragiketa horrek PSE-EE alderdiak gobernatzen duen Barakaldoko Udalaren baimen  guztiak eta oniritzia jaso zuen.

Guztiz faltsua da EAJ-PNVk ez zuela permuta hori aitortu. Eragiketa hori 2008 urteko kontabilitatean permuta ez komertzial gisa erregistratu zen, hau da, permutatu diren aktiboen bizitza erabilgarria eta funtzionalitatea antzekoa izanik, ez da kontabilitatean inolako mozkinik islatu behar. Eta horrela egitea   guztiz bateragarria da talde politikoei egokitutako eta Kontuen Epaitegiak onartutako kontabilitate plan berriarekin.

 

2)      “Debekatuta dagoen arren, EAJk merkataritza-sozietate sarea dauka, eta  sozietate hauen eragiketetatik erator daiteke legez kanpoko finantzaketa fluxua”. Fiskalak besteak beste aipatu ditu Lurukanez Inmobiliaria ( EAJrena % 100ean) eta Frantzian Iguzkia izenez eratu zen beste bat ( %98).

Alderdi politikoek ez daukate debekatuta merkataritza-sozietateak izatea. Debekatuta dagoena da merkataritza-jarduera garatzea. Bere txostenean, Kontuen Epaitegiak berak zera ezartzen du ”alderdiak partaidetzako sozietateen helburu soziala eta jarduera aztertu beharko du, honek bere kargu har ditzan alderdiaren helburua betetzera lotutako higiezinen kudeaketa zuzena;eta alderdikideei, bazkidetuei eta alderdizaleei zerbitzua emateko sozietateen jarduerara muga dadila  helburu zehatzen barruan,  jarduera hau ezinbesteko jotzen denean, irabaz asmorik ,betiere,eta alderdien jarduera ekonomikoaren gardentasun eta kontrola kaltetu gabe”. EAJ-PNVk parte hartzen duen sozietateen helburu bakarra da alderdiaren beraren jarduera politikoa, soziala eta kulturalari eustea.

Fiskal nagusiak aipatzen duen “sozietate sarea” lau sozietatek baino ez dute osatzen, hauetako bat likidatuta dago, jada ( Lurukanez , bere sasoian  urtero egiten den Alderdi Eguna egiteko,  Forondako orubeak erosteko osatu zena. Sozietate hau desegin zen bere helburua bete ondoren eta 148.000 euroko galerarekin). Beste hiru sozietateak dira Batzokia, Landaburu eta Iguzkia, azken hau da  Fiskalak Frantzian kokatu duena. Iguzkia sozietateak 7.500 euroko kapital soziala dauka eta EAJ-PNVk Iparraldean dituen hiru batzokiak kudeatzeaz arduratzen da.

EAJ-PNV une honetan ari da bere  alderdikideei harik eta  zerbitzurik onena emateko  dituen sozietateetan duen parte hartzea murrizteko  eginkizunean.

 

3)      “Fiskalak era berean  deitoratzen du EAJren kontuak ez direla egiazkoak eta ez dituztela beren benetako jarduera guztiak islatzen. EAJk 357 kontu korronte, gordailu eta inbertsio funts ditu 3,1 milioi euroko balioarekin, bere balantze ofizialetan ezkutatuta” .

357 kontu korronte horiek, bataz beste 9000 euroko  saldoekin, EAJ-PNVk euskal herrian  dituen batzoki eta Uri Erakundeen kontuak dira 2012 urtean  zituen diruekin. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera kontu horiek guztiak Alderdiaren kontabilitate orokorrean sartzeko derrigorra egon da. Eta horixe izan da EAJ-PNVk 2014 urtean izan duen konpromisoa, bere konplexutasun osoarekin bete duena.  2012 urtean, fiskal nagusiak ustez eginiko txosten horretan aipatutako urtean, hain zuzen, derrigor hori bakarrik zegoen estatu, autonomi, eskualde eta probintzia mailako erakundeetarako, eta ez hiri mailako erakundeetarako.

Interesatu Zaitez