Izaskun Bilbao Europako erakunde bateko presidente izendatu dute

Izaskun Bilbao Europako Eskualde-legebiltzarren Biltzarreko presidente hautatu dute gaur Berlinen. Gasteizko Ganberako presidentea aho batez aukeratu dute eta 2008tik aurrera hartuko du kargu berriaren ardura. Europako Eskualde-legebiltzarren Biltzarra joan den igandetik gaur arte egin dute Alemaniako hiriburuan.

Izaskun Bilbao Europako erakunde bateko presidente izendatu dute 24Urriak
2007
2007 UrriaK 24 |
Berria

PARTEKATU

Aipatu biltzarrak Europa osoko 72 parlamentu biltzen ditu bere baitan eta guztira 250 milioi herritar ordezkatzen ditu.

Presidentetzarako egin duen proposamenean, Bilbaok bere legegintzaldian garatuko dituen gaiak zein izango diren azaldu. Agintaldi hori 2008ko urriaren 26a eta 28a bitartean Gasteizen egingo den osoko bilkurarekin amaituko du.

Izaskun Bilbaoren helburu nagusiak bi izango dira: batetik, Lisboako Itunari buruz Europako parlamentu ezberdinek pentsatzen dutena EBko instituzioetara helaraztea, eta bestetik, Bruselako erakundeekin harremanak sendotzea.

Interesatu Zaitez