Victor Bravo Durán: "Senatari karguari uzten diot"

Ohar baten bitartez, "berehalakoan Senatari karguari uzteko erabakiaren berri jakinarazi" du Victor Bravo Duranek. Bravok adierazi duenez, "Euzkadi Buru Batzarraren Idazkariari adierazi diodan bezala, erabaki honekin nire gain hartzen dut 1991ko azarotik 2003ko uztailera bitartean Gipuzkoako Foru Diputazioaren Ogasun Zuzendari Nagusia izan nintzeneko ezein erantzukizun politiko".

Victor Bravo Durán: 14Maiatzak
2007
2007 MaiatzaK 14 |
Berria

PARTEKATU

"Nire errugabetasunaz sinetsirik nagoenez, erabaki zail hau neure gain hartzen dut. Batetik, gipuzkoar zein euskal gizarteak Euzko Alderdi Jeltzalearengan duen konfiantzari zor diodan begiruneagatik. Eta, bestetik, hainbat urte luzetan eta zenbait erakunde publikotan, EAJ-PNVren ordezkari gisa izan dudan ibilbidearen zuzentasuna askatasun gehiagoz defenditu ahal izango dudalako" gaineratu du.

Interesatu Zaitez