EAJ-PNVk bertoko behikiaren sustapenerako konpromiso serioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
10Azaroa
2010
10 |
EBBren agiriak

EAJ-PNVk bertoko behikiaren sustapenerako konpromiso serioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

EAJ-PNVk bertoko behikiaren sustapenerako konpromiso serioa eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Azaroa 10 | 2010 |
EBBren agiriak

Bakartxo Tejeria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkidearen esanetan "Alberto Contadorek bere positiboa  clembuterolez hazitako eta Irungo harategi batean erositako behikia  jateagatik eragina izan dela esatean egin duen salaketak  kontsumitzaileen artean zentzurik gabeko alarma sortaraztearekin batera ,auzitan jarri ditu gure abeltzainen jardun onak"

EAJ-PNVren esanetan "ez dago inolako zalantzarik gure baserritarren lan egiteko eraren  inguruan, ezta gure Herrian produzitzen eta saltzen diren produktuen gainean ere". Tejeriak azpimarratu duenez "egia da gure erkidegoan saldu egiten direla clembuterol eta bestelako hormonez haztea baimenduta dagoen bestelako herrialdeetako okelak"  .

Une honetan EAJ-PNVren  Ez Legezko Proposamena aurkezten ari da Eusko Legebiltzarrean. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio bertoko behikiaren sustapenerako konpromiso serioa har dezala"

PARTEKATU