Iñigo Urkullu
15Urria
2010
15 |
EBBren agiriak

EAJ-PNVK ESPAINIAR GOBERNUAREN KONPROMISOA LORTU DU GERNIKAKO ESTATUTUAREN OSOKO BETEPENA BIDERATZ

Iñigo Urkullu
Urria 15 | 2010 |
EBBren agiriak

Iñigo Urkullu

EBBren agiriak


2011 urtean mailakatuta gauzatuko dira aldez aurretik zerrendatuta dauden transferentzia multzoak eta gainerako eskumenak "  ebazteko xedez  aztertuko dira "

Euskadirako  112 milioi euro lortu dira nagusiki zientifiko eta teknologikoak diren inbertsioak egiteko

Behin betiko sustatuko dira Euskal Y trenbidea, Pasaiako Badiaren Egitasmoa, Urdaibaiko egitasmoa eta Espalazio bidezko Neutroi Iturria

Euskadi ECOFINEN izango da

 

EAJ-PNVk " egonkortasun ekonomiko,politiko eta instituzionalerako " akordioa erdietsi berri du Diputatuen Kongresuko Talde Sozialistarekin. Akordio honen arabera Espainiar Gobernua hitzartuta dago 2011an Gernikako Estatutuaren garapena gauzatzera; honen arabera, aurrerantzean Alde biko Batzordea eratuko da eta honek  Eusko Legebiltzarrak 1992 eta 1995 urteetan onartutako agiriak erreferentziatzat harturik, bete gabe dauden eskumenen ebazpena bideratzeko  ardura hartuko du.

Alde biko batzorde honetako kide izango dira alde bakoitzeko hiru ordezkari eta aldez aurretik ezarritako maiztasunez bilduko dira 2011 urtean, lehenengo aldez aurretik zerrendatutako eskumen multzo batzuk gauzatuko dira eta bigarrenik Gernikako Estatutuaren osoko  garapenera iritsi arteko gainerako eskumenak "ebazteko xedez aztertuko dira".

Era berean, alde biek alde biko bigarren batzordea eratuko dute, gaurkoan izenpetzen den itun honen jarraipen eta ebaluaketarako; era horretan itunaren betepena behatzeko bigarren alde biko bermea ezarriko da eta kasuak hala eskatzen badu, betepen zorrotza oztopatzen duten oztopoak kenduko dira.

Amaitzeko, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak eta Kongresuko Talde Sozialistak adostu dutenaren arabera, Lurralde Politika Ministerioak era eta denbora zuzenean deituko ditu Transferentzien eta Kupoaren azterketarako Batzorde Mistoak, Estatuko Aurrekontu Orokorraren tramitazioa Gorteetan amaitu baino lehen, Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak legebiltzar talde biek iragan den irailean adostutako transferentzien harmena izenpe dezaten , eta era honetan indarrean sar daitezen   2011ko urtarrilaren 1ean ( Enplegu Politika Aktiboak, Lanbide Heziketa, Lanerako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza eta  Itsasoko Gizarte Institutua...)

ECOFIN

Bestetik ere, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak lortu egin du Euskadik presentzia izatea  Europar Batasuneko Gai Ekonomiko eta Finantzazkoetarako Batzordean parte hartzen duen Estatu batzordean ( ECOFIN)  .Gauzak horrela, Euskal Autonomi Erkidegoak lan taldeetan parte hartuko du eta bertan izango da Kontzertu Ekonomikoaren berezko gaiak ezagutzera ematen direnean. 

LURRALDE HISTORIKOEN IZENDEGI OFIZIALA :

Gaurkoan izenpetutako akordioaren kariaz, Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeak lortu egin du Kongresuko Talde Sozialistak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak  taldeak Bizkaia ( orain arte Vizcaya), Gipuzkoa ( orain arte Guipuzcoa) eta Arabako ( orain arte Álava) Herrialde Historikoetako izen ofiziala euskaraz izateko atzo erregistratu zuen Legezko Proposamena babestea;   aurrerantzean Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba izena har dezaten  , Estatuko bestelako tokiekin egin izan den gisara  (Lleida, Girona, A Coruña, Ourense etc.)

112 MILIOI EURO INBERTSIOTAN

Beste alde batetik, EAJ-PNVk  Kongresuko Alderdi Sozialistarekin 122 milioi eurotan baloratutako zuzeneko inbertsio zuzenen multzoa adostu du.

Inbertsio multzo hau zatikako zuzenketen bidez  artikulatuko da ( urriaren 25a baino lehen)  eta zehazteke dagoen arren, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak aurreratu nahi du bereziki  produkzio eredua aldatzeko lagungarriak izango diren Zientzia eta Teknologia arloko egitasmoetan gauzatuko dela.

EUSKADIRAKO LAU EGITASMO ESTRATEGIKO

Amaitzeko, gaurkoan izenpetutako akordioaren bidez, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Espainiar Gobernuaren konpromisoa lortu du Euskadiko lau egitasmo estrategikoei behin betiko bultzada emateko, hau da: Euskal Y trenbidea, Pasaiako Badiaren egitasmoa  eta Espalazio bidezko Neutroi Iturria.

Lehenengo eta behin, Sustapen Ministerioak konpromisoa hartzen du Euskal Y trenbidea bere tramu guztietan eraikitzeko eta amaitzeko erritmoa mantentzeko, honen barnean daude exekuzio epeak bermatzeko aurrekontu partidak eta beraz trenbide azpiegitura honen atzerapena ekiditeko konpromisoa.

Era berean, Sustapen Ministerioarekin berbatu da ( 2010 urtea amaitu baino lehen) La Herrerako portu inguruko Iparraldeko eta Mendebaldeko alderdietako lurzoruen jaregitea gauzatuko dela Pasaiako Badiaren Egitasmoaren lehen fasea ahalbidetze aldera . Halaber, 2011ko aurrekontuan aurreikusiko dira Hegoaldeko Herrera alderdia birgaitzeko behar diren aurrekontu partidak ( 4 milioi euro), portura sartzeko tunel berriak eraikitzea ( 2,5 milioi euro) eta inguru horretan aurreikusita dagoen plataforma intermodalerako lurzoruak erostea eta plataforma bera eraikitzea ( 6 milioi euro)

Hirugarrenik, (2010 urtea amaitu baino lehen) Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen berria izenpetzea adostu da Bizkaian Espalazio Bidezko Neutroi Iturrirako egitasmoa finantzatzeko; honen arabera, Estatuko 2011ko aurrekontuetan 15 milioi euroko izendun partida sartuko da osotara 180 milioi euroko aurrekontua duen azpiegitura eraikitzeko.

Alde bien artean 120.000 euroko partida sartzea adostu da Bilbao Bizkaia Kutxak Urdaibaiko Biosferaren Erretserba inguruan dituen kolonietako lurzoruan kultura eta museo erabilerek Kosta Legearekin duten bateragarritasunaren inguruko azterketa egiteko.

Amaitzeko, iritsi den konpromisoaren arabera, 2010 urtea amaitu baino lehen, RENFE Gipuzkoako garraioetarako " txartel bakarrean " sartuko da.

PARTEKATU