Giza Eskubideen IV. Kongresuan bakarrik Alderdi Sozialistako politikariak hizlari gisa edo mahai-inguruetan parte hartzera gonbidatuta daudela, Nerea Antia legebiltzarkideak azpimarratzen du ¨antolakuntzak argi utzi duela egungo Eusko Jaurlaritzaren disimulurik gabeko saiakera gainontzeko aukera politikoak alde batera uzteko, eta gizartea postulatu sozialistetan doktrinatzeko, Jaurlaritzaren ekimen bat, era partidista eta propagandistan erabiliz¨.
Jaurlaritzak, zehazki, Giza Eskubideen zuzendaritzak (Idoia Mendiak zuzendutako Justizia eta Administrazio Publikoko Sailari atxikitakoa), aurkeztu du, aste honetan, Giza Eskubideen IV. Kongresua. Exekutiboak berak iragarri duenez, IV. Kongresu hau ondokoari buruz izango da: Herritarrak, Giza Eskubideak, etorkizuneko diskurtsoa. Egokia da gogoraraztea aurreko edizioak ondokoei buruzkoak izan zirela: Bakerako Giza Eskubidea (2004), Gatazkak konpontzea (2006) eta Aniztasun Kultural eta Nazionalaren Kudeaketa Demokratikoa (2008).
Kongresuaren programa ezagutu ondoren, sailak jakitera emandakoa, Nerea Antia legebiltzarkideak ezin izan du bere harridura izkutatu, Alderdi Sozialistaren politikoak bakarrik izan direlako gonbidatuak hizlari gisa edo mahai-inguru antolatuetan parte hartzera; ¨oso larria den ekintza. ¨Beste alderdietako edo Patxi Lopezenaren modukoa ez den sentsibilitate politikoetako kideak baztertzea erabatekoa da¨, azpimarratu du. Eta azaldu du Imanol Zubero senatariak hizlari gisa parte hartuko duela, Ramón Jauregi eurodiputatua, Europar Batasunerako Estatu-Idazkaria, López Garrido eta Gaztela eta Leongo Enplegu, Berdintasun eta Gazteriako Sailburua, M.Luz Rodriguez, horiek guztiak sozialistak, eta UGTren ordezkaria CESen, Carlos Trevilla, izango dira irailaren 17an izango den mahai-inguruan parte hartuko duten bakarrak.
¨Non daude tolerantzia, pluraltasun politikoa eta adostasuna, behin eta berriro Patxi Lopezek deitzen dituenak?¨, Nerea Antiak bere buruari galdetu dio. ¨IV. Kongresuaren antolakuntzak argi utzi du egungo Eusko Jaurlaritzaren disimulurik gabeko saiakera gainontzeko aukera politikoak alde batera uzteko, eta gizartea postulatu sozialistetan doktrinatzeko¨, seinalatu du. Zentzu honetan, gogorarazi du, kargu hartzeko diskurtsoan, Lopez Lehendakariak aldarrikatzen zuela gizartea batuko zuen gobernua, bazterketa atzean utziko zuena, erakundeetatik eredu ofizial bat eta errealitatea ulertzeko era inposatzeari uko egingo ziona...
¨Bada, honatx adibidea; lau hizlari sozialisten aurrean, beste alderdi politikoetako inor ez¨, nabarmendu du.
Hori dela eta, Eusko Alderdi Jeltzaleak Mendia Sailburuarentzako ondorengo galderak erregistratu ditu:
- Zein irizpidetan oinarrituz aukeratu dira sei mahai tematikoko eta mahai-inguruko hizlariak eta partaideak?
- Eusko Jaurlaritzak jakitera emandako informazioaren arabera, aurreikusitako hizlari guztiak, gaur egun kargu politikoak direnak, bai legegintzako organoetan, bai gobernu edo erakunde europarretan, sozialistak dira. Zergatik bakarrik daude alderdi politiko horretako hizlariak, eta ez dago beste alderdi baten ordezkaririk?