Erkoreka: “Lan Erreformarako ezagutzen dugun testua ez da bihar Ministroen Batzordeak onartuko duen
15Ekaina
2010
15 |
EBBren agiriak

Erkoreka: “Lan Erreformarako ezagutzen dugun testua ez da bihar Ministroen Batzordeak onartuko duen

Erkoreka: “Lan Erreformarako ezagutzen dugun testua ez da bihar Ministroen Batzordeak onartuko duen
Ekaina 15 | 2010 |
EBBren agiriak

Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak baieztatu du atzokoan Lan Ministroarekin  bildu zela (Lan arlorako bozeramaile den Emilio Olabarriarekin batera) biharkoan Ministroen Batzordeak onartuko duen Lan Erreformarako Dekretuaren zirriborroa aztertzeko

Josu Erkorekak azaldu duenez "Gobernuaren planteamenduak lehen eskutik entzutera joan ginen eta gure jarrera ezartzeko denbora eskatu dugu". Erkorekaren esanetan " une honetan esku artean dugun  eta atzo aztertu genuen zirriborroa ez da zehazki bihar Ministroen Batzordeak onartuko duena".

Hori dela eta, Josu Erkorekak ezarri duenez "behin betiko testua izan arte eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta ikusi arte ezin izango dugu erabakirik hartu", "zentzugabekeria litzateke, atzokoan zalantza batzuen inguruko azalpenak eskatu genizkien  eta Gobernuak berak esan zigun puntu horiei gehiegi ez begiratzeko, idazketa aldatu egingo baita".

PARTEKATU