1.- IRITZI OROKORRAK
- Birformulazioko dokumentua diagnosi OKER eta FALTSU batetik abiatzen da, ez dira kontuan hartu eta isildu dira, baita ere faltsutu adituek egindako planaren zatien ebaluzioko diagnosiak (32.orrialdea- Bakerako Urratsak). Nazio Batuen Giza Eskubideen Goi-Komisarioak ezartzen dituen jarraibideak Giza Eskubideetan Ekintza Planak egiteko, ezinbestekotzat jotzen dute planifikazioaren lana abiapuntuko diagnosi batez laguntzea, ekintza politiko errealista ahalbidetzen duena eta lortu nahi den helburuarekin bat etorriz. Diagnosi errealik gabe, planifikazioa itsua da.
Eman ez diguten diagnosi batetik abiatzen da. Ez dakigu nork egin duen eta zein irizpideren arabera egin duen eta politikoki guztiz interesatua da, PSE-PPren arteko itunaren islada fidela.
- Aurreko Bakearen eta Giza Eskubideen Hezkuntza Planak, jada kontuan izan zuen 2008ko Biktimen Legea. Biktimen Legeak hezkuntza planteamendu orokorra eta integrala mantentzen du, nahiz eta politika sektorialaren dokumentua izan. Lege honek ez du berrikusketarik justifikatzen orientabide orokorrean.
- Lópezen Gobernuak dokumentu honetara eramandako Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Planak plan INTEGRALA izateari uzten dio. Partziala da giza eskubideen urraketei buruz diharduenean, ez du definitzen ezta identifikatzen ere bortxakerien unibertsoa eta guztiz zalantzazkoak diren hitzetan galtzen da.
Bestetik, birformulazioak kalitatea galtzea dakar, Plana originalari dagokionez, zeren eta azken honek egiten ez duen bezala, giza eskubideen urraketen ikuspegi integrala eta alde anitzekoa ez du sartzen. Elkarbizitza prozesu batek ezin du baztertu edo mespretxatu indarkeriarengatik jasandako sufrimenduak eta gatazka okertu dituzten arau urratzeak. Biktimekin dagoen solidaritate tratamenduak plurala izan behar du arrazoi edo jarrera politiketatik apartekoa. Plan integral bat izateari uztean, bakerako eta giza eskubideetarako hezkuntza plan izateari uzten dio.
- Bakerako eta giza eskubideetarako hezkuntzan, oinarrizko eta orokorra den HELBURUA adostutako eta adiskidetutako elkarbizitzari bidea ematea da, giza duintasunean, errespetuan, tolerantzian, justizian eta printzipio demokratikoetan oinarrituta. Indarkeriaren deslegitimazioa ez da helburu bat, helburu orokor horretatik ondorioztatzen den lehentasuna da, edozein plan integralek jaso beharrekoa. Nahiz eta birformulazioko dokumentuak beste helburu batzuekiko (ez direnak aipatzen ezta zehazten ere) beharrezko artikulazioa onartu, ¨gure gizartean dagoen indarkeria terroristaren deslegitimazioarena lehenesten da, ETAk eragiten duena, hain zuzen ere¨.
- Komunikabide publikoen (EITB) rola ere aipatzen da, baina kontu bat isiltzen da; Ibarretxeren Gobernuak jada landu zuela aurreko legealdian. Bakerako eta Giza Eskubidetarako Hezkuntza Plana 2008-2011 onartu baino lehen, EITBrekin Lankidetza-Hitzarmena sinatu zuen, 2007ko maiatzaren 2an. 2007ko abenduan, lehenengo ekintza plana onartu zen, 2008an balioetsi zena.
- EBALUAZIOA. Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Planak ezartzen zuen Gobernuak berak beste nazioarteko organismoekin egingo zuela ebaluazioa. Parte hartzeko jarrera ireki horri kontrajarriz, Lópezen Gobernuak aurkeztutako dokumentu honetan, ez dakigu nork parte hartu duen, Gobernuaz aparte. Edozelan ere, badakigu, Ibarretxeren Gobernuak dekretu bidez onartutakoaren kontra, birformulazioan ez duela Aholku-Emaile Kontseilua kontuan hartu. Nazio Batuen Giza Eskubideen Goi-Komisarioaren Bulegoak ere ez du parte hartu, gobernu sozialistak harreman hau eten zuelako. EAJk lankidetza hori manten zedin 2010eko Aurrekontuei egindako zuzenketa ez zuen onartu. Hala ere, badirudi orain hitzarmena berreskuratzea onartzen duela, baina behin birformulazio dokumentua onartu eta gero. Uste dugu Gobernuak bakearen eta giza eskubideen hezkuntzari balioa emateko aukera paregabea galdu duela, ez baita gai honen inguruan adituek emandako iritzia eta diagnosia onartu.
- Ikasgelak hezitzeko daude, baita giza eskubideetan ere, biktimen testigantzak kontuan hartuz, baina ez da euren mina erreparatzeko lekua, dokumentu honek jasotzen duen moduan, esaten duenean ¨hezkuntza prozesuan, biktimek zor zaien aintzatespenaren eta erreparazioaren hainbat aspektu aurka dituzte¨.
- Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Planan, biktimek presentzia bazeukaten, bai dokumentuan orokorrean, bai ikasgelen programan. Ez gatoz bat Lópezen Gobernuaren dokumentuan jasotzen denarekin, ondokoa esaten duenean ¨leku hori ez dela existitu terrorismoaren biktimentzako, eta planean haientzat jasotzen dena agerikoa da ez dela nahikoa. Dokumentuaren arabera, ¨Bakerako Urratsak¨ ekimena da leku hori ematen diena, baina ez du argi zehazten terrorismoaren biktimei dagokionez, eta indarkeria sufritu duten eta sufritzen duten pertsonen esparruan, indarkeriaren forma bakoitzaren zehaztasuna zalantzan uzten du¨.
¨Bakerako Urratsak-Dando pasos hacia la Paz¨ izan zen ikasgeletara eramandako bigarren programa pilotua giza eskubideen hezkuntzarako. Horren inguruan Maite Garaigordobilek emandako iritzia oso baikorra da. Terrorismoaren biktimek, guztiek, presentzia dute bertan. Era berean, programa honen bilakaeraren ondorioek diote programa Euskadiko edozein beste hezkuntza zentrotan ezar daitekeela. Oso garrantzitsua da programa bat izatea, hezkuntza zentro guztietan irakats daitezkeen unitate didaktikoak, eta irakatsiko dituztenen adituen adostasunetik abia daitezela.
- Unitate didaktikoak egiteko prozedura ere ez da zehazten. Ezta ere aurrekoak nahikoa ez zirela izan aldatzeko arrazoiak. Ikasgeletan aplikatzea dokumentuan zehazten den ekintza konkretu bakarra izanik, eta horren gainean justifikatzen dena, antza, ez da bakerako hezkuntzan lanean diharduten eskola-elkarteen ezta giza eskubideen elkarteen inolako parte hartzeko prozedurarik jarraitu.
Eskola-elkartearen arabera, eta ez zaie arrazoirik falta, zehaztapena baizik, birformulazio honetan erantzun ez diren hainbat galdera daude: zentro bakoitzerako derrigorrezkoa edo hautazkoa izango da ikasgeletan biktimak egotea? Nola kontrolatuko da irakasleen jarrera? (zeinei Gobernuak exijitzen dien jarrera argia eta zorrotza izan dezatela ETAren indarkeriaren aurka)? Jarrera horrek gizartean banaketarako eta liskarrerako arrisku larria dakar.
Bestetik, ezin dugu onartu zalantzan jartzea euskal eskolak indarkeriaren aurka duen jarrera, ez da justua. Ezin dugu ezta eginbehar ere, gizartea terrorismoaren indarkeria legitimatzen dutenetan eta ez dutenetan banatzea. Nor izango da epailea eta nork baloratuko du pertsona bakoitzaren aldarte demokratikoa? Gobernuaren dokumentuan mantentzen den jarrerak gizartean BANAKETA eta LISKARRA sortzeko arrisku larria dakar.
Ulertzen dugu biktimen testigantza presentziala edo ez presentziala baliabide pedagogiko eta sormenezko bat izan daitekeela, are gehiago adiskidetzearen irizpideen, sufrimenduen eta horien aurrean gure erantzunen ikusgai dagoen hezkuntza lan orokorraren testuinguruan geratzen bada.
- Dokumentu honek Elkarbizitza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa (2010-2011) adostasun faltaren arazoa ikasgeletara eramaten du.
- Parte baten dokumentua da. Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau egiteko, ez ditu inolaz ere kontuan hartu beste euskal erakundeak eta gizarte-agenteak.
2.- ONDORIOAK
1.- Diagnosi oker batetik abiatzen da, Giza Eskubideetan lanean diharduten taldeen eta elkarteen ezta Eskola-Elkartearen ekarpenik kontuan hartu ez duen optika politikotik desitxuratua. Planak ematen dizkien lankidetzarako baliabideak ere ez dituzte erabili.
2.- Dokumentu honek planteatzen dituen aldaketak badirudi pentsatuak izan direla bakarrik PSE eta PPren arteko itunaren edukiak hezkuntzaren esparrura eramateko, eta euren aldaketako diskurtsoa justifikatzeko.
3.- Plan partziala da. Bakarrik terrorismoaren biktimetan fokatzen da eta ez bakearen, balioen, elkarbizitzaren eta adiskidetzearen hezkuntzan. Plan integrala izateari uzten dio.
4.- Egokitze plan batean ez du lekurik Estatu konstituzionalaren aldarrikapenaren identifikazio politikoak.
5.- Zalantzan jartzen da giza eskubideetan egiten den hezkuntza lana, gaur arte euskal eskola-elkarteak egindakoa.
6.- Benetako Hezkuntzako Plan Integrala, ezarri beharko duten gainontzeko euskal erakundeekin eta gizarte-agenteekin adostua egon beharko litzateke.
3.- EUZKO ABERTZALEAK TALDEKO PROPOSAMENA EUSKO JAURLARITZARI
Eusko Jaurlaritzak emandako birformulazioko dokumentua ondo aztertu eta gero, eskatzen dugu berau itzultzea eta Legebiltzarrera bidaltzea Bakerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren PLAN INTEGRALA eta OSATUA, ESKOLA-ELKARTEAREKIN, GAINONTZEKO EUSKAL ERAKUNDEEKIN ETA GIZARTE-AGENTEEKIN ADOSTUTAKOA, eztabaida dadin.