Euskal hezkuntza sistemaren digitalizazio-plangintza 2010-2011 ikasturtearen lehen hiruhilabetekoan zehar Legebiltzarrean aurkezteko eskatu dio Eusko Legebiltzarreko bilkurak Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailari, eskoletan berrikuntza teknologikoa eta pedagogikoa bultzatzeko.
Izan ere, EAJ-PNV legebiltzar taldeak aurkeztutako mozioaren transakzio emendakina sinatu dute talde jeltzaleak berak, PSE-k, PP-k, Eskola 2.0 programaren planifikazio eza saihesteko; eta, aurrera joan da PSE, PP, EA, EB eta UPyD taldeen botoei esker.
Ekimen horri esker, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) dinamizatzaileen lanaz gain, ikastetxeetako digitalizazio-prozesuei eusteko aukera egongo da. Horrela, "plan honek egungo planifikazio eza zuzendu behar du", Arantza Aurrekoetxea legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu duenez.
Horrezaz gain, plangintzak irakasleen prestakuntza teknologikoa eta didaktikoa aurreikusi beharko du, unibertsitateekin batera lan eginda, gaitasun horiek irakasleen prestakuntzan sartzeko. Ildo horretan, prestakuntzarako ekimenen sustapena proposatzen du berritze metodologikoari, elkarlanari eta arreta pertsonalizatuari zuzenduta.
Halaber, Legebiltzarrak eduki digitalak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez sortzearen alde egin du, baita hezkuntzarako edukiak sortzeko parte hartzen duten argitaletxeak eta gainerako eragileak gaurkotzearen alde ere. Bestetik, IKT alorreko enpresen "sustapena" bilatzen du du, horien artean, hardware eta software produktugileak, banatzaileak eta saltokiak.
Azkenik, programa askearen eta oinarrizko eragingarritasuna erabiltzen diren programaren alde nabarmentzen du, eta, hezkuntzarako eduki digitalak eta software diseinatzeko estrategiak.