EAJk eskatzen du Padiren estaldura 18 urtera arte luzatzea
13Apirila
2010
13 |
EBBren agiriak

EAJk eskatzen du Padiren estaldura 18 urtera arte luzatzea

EAJk eskatzen du Padiren estaldura 18 urtera arte luzatzea
Apirila 13 | 2010 |
EBBren agiriak

EAJk ekimen bat aurkeztu du ¨ Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari eskatzeko, aurrekontu-ekitaldi honetan hasita, PADIren estaldura progresiboki luzatzea 18 urtera arte¨.

Fátima Ansotegi legebiltzarkideak gogorarazi du, 2008ko otsailean, Legebiltzarrak  ekimen bat onartu zuela, -EAJren, Alderdi Sozialistaren eta PPren botoekin-, berak aurkeztu berri duen baldintzetan. ¨Berez, Inclán saliburuak zuzentzen zuen aurreko taldeak 2009ko Aurrekontuetan partida bat sartu zuen, helburu horri zuzendutakoa. Uste izan zuten luzapen hori 2009. urtean, 16 urteko nerabeei, 16.150 nerabe ingururi, eragingo ziela, eta horrek batez beste 410.000 euroko kostua ekarriko zuela¨, azpimarratu du.

¨Hala ere, ematen duen sentsazioa da ekintza hori ez dela sartzen egungo Osasun arduradunen lehentasunen artean. Izan ere, nahiz eta PADIa luzatzeko guztia prest aurkitu, ez dute ezer egin¨, Ansotegik deitoratu du. ¨Esan gabe doa luzapen hori Alderdi Sozialistaren hauteskunde-konpromezuen barnean zegoela, hau da, López Lehendakariak Gobernatzeko Programatzat duenaren parte dela¨, erantsi du.

Haurren Hortzak Zaintzeko Programa edo PADI Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak 1990.urtetik, dohainik ezartzen duen oinarrizko hortzak zaintzeko sistema da. Sistema hori  zazpi eta hamabost urte bitarteko Euskadiko haurren eskura dago. ¨Bere helburua da haurrak osasuntsu haztea, aho-osasun onarekin. Horretarako, prebentziorako neurri egokiak  eta beharrezko tratamendu kontserbadoreak ematen dizkiete adituen bidez¨, gaineratu du.

Legebiltzarkide abertzaleak azpimarrratu du ¨PADIren aldeko apostuak- Iñaki Azkuna jeltzaleak bultzatutako ekimena izan zena- gure haurren artean aho-osasun maila bikainak lortu dituela, Europako herrialde aurreratuenekin erka daitezkeenak¨. ¨20 urte eta gero,  datuek erakutsi dute EAEko eskola-biztanleen aho-hortzetako osasuna Europako onena dela, Ipar Irlandakoarekin batera. Gaur egun, Euskadin, biztanleen ia %75 ez dauka txantxarrik etengabeko hortzerian; 1990. urteko  %31,2aren kontra eta Estatu osoaren %53aren kontra¨,  zehaztu du.

¨Arrazoi horien guztiengatik are ulergaitzagoa da, Lópezen Gobernuak bere hauteskunde-konpromezua ez betetzea eta uko egitea Haurren Hortzak Zaintzeko Programa 18 urtera arte luzatzeari, Eusko Legebiltzarrak adostu zuen moduan, Alderdi Sozialistaren botoekin, oposizioan zegoenean¨, azpimarratu du EAJko legebiltzarkideak. ¨Espero dugu ekimen honekin euren jarrera zuzentzea¨, bukatu du.

PARTEKATU