EAJk eskatzen du Osakidetzak ahosabaiko arteka duten haurrentzako ortodontzia finantza dezala eta lo
10Otsaila
2010
10 |
EBBren agiriak

EAJk eskatzen du Osakidetzak ahosabaiko arteka duten haurrentzako ortodontzia finantza dezala eta lo

EAJk eskatzen du Osakidetzak ahosabaiko arteka duten haurrentzako ortodontzia finantza dezala eta lo
Otsaila 10 | 2010 |
EBBren agiriak

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ekimen bat aurkeztu du Osakidetzak Ahosabaiko Arteka duten haurrentzako ortodontzia finantza dezan eta logopedia zerbitzua heda dezan. Era berean, eskatzen du Gobernuak gaixotasun horri buruzko Informazio-Gida bat egin dezala, gaixotasun hori duten haurren familiek orientabide gisa izan dezaten.

Ahosabaiko Arteka sortzetiko malformazioa da, hainbat gradutakoa, barne hartzen duena ezpainaren beherapen arruntetik, Erbi-Ezpain deiturikoa, arrail osora arte, ahosabaiarekin eta errezelarekin batera, erabateko Erbi-Ezpaina edo Ahosabai-Errezeleko Ezpain Arteka deiturikoa. ¨Ahosabaiko ezpain arteken eraso globala, gutxi gora behera bizirik jaiotzen diren 700etatik kasu 1ekoa da¨, adierazi du Fátima Ansotegik. ¨Azken urteotan zehar, jatorri genetikoko arteka kasuek gora egin dute (%10-50), eta hainbat elkartuko anomaliak aurkezten dituzte,¨ gaineratu du.

¨Nahiz eta malformazio honek ahosabaiko ezpain arteka duen haurraren bizia arriskuan jartzen ez duen, bere tratamenduak aditu anitzen parte-hartze sistematikoa behar du (aurpegi-masailetako zirujaua, ortodontzista, logopeda, pediatra, psikologoa, eta abar.), urte batzuetan zehar,¨ adierazi du legebiltzarkide jeltzaleak.

Gaur egun, Euskal Osasun Zerbitzuak finantzatzen ditu malformazio hau duten haurren ebakuntza kirurgikoak eta logopedia zerbitzuko zati bat; baina, gainontzeko tratamenduak familien kontura doaz.

¨Euskal Osasun Publikoa erreferente bat da mundu mailan eta hala izaten jarrai dezan, eskaintzen dituen zerbitzuak handitzen joatea beharrezkoa da, euskal gizarteak dituen ahalik eta behar gehienei aurre egin ahal izateko,¨ Fátima Ansotegik argudiatu du.

Testuinguru honetan, EAJk  legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, eta Gobernuari ondokoa eskatzen zaio:

1. ¨Ahosabaiko Arteka¨ deituriko gaixotasunaren Informazio-Gida egin dezala, gaixotasun hori duten haurren familiei orientabide gisa balio izateko.

2. Logopediaren zerbitzua heda dezala, posible den adin goiztiarrenera, haurren estimulazio goiztiarra lortzeko.

3. Gaixo hauen ortodontzia Euskal Osasun-Sistemaren prestazio gisa sar dezala, gastuen ateratze bidetik, beharrezkoa den guztietan eta agindu mediko bat egonda, euren errehabilitazio prozesuaren parte dela adierazteko.

Legebiltzarkide abertzaleak azpimarratu du, ¨azken finean, ekimen honek lortu nahi duena da, Ahosabaiko Arteka duten haurrek beharrezko osasun-zerbitzuak bermatuta izan ditzatela, euren malformazioari aurre egin ahal izateko, kontuan hartu gabe gaixo hauen familiek duten egoera ekonomikoa. Era horretan, erabateko bizitza normalizatua egiteko moduan egongo dira".

PARTEKATU