Euzko Alderdi Jeltzaleak bere ondoeza eta haserrea adierazi nahi ditu komunikabideen bidez ezagutu dituelako Lopez lehendakariak EAJ-PNVri eskaintzeko dituen asmoak, eta hori guztia, adostasuna behar duten puntu batzuetan oinarrituta.
Hau ezinezkoa da, Herri honetarako funtsezko gaiak aztertzeko "Lopez estiloa" onartezina da. Ez dago seriotasunik, zentzugabea eta koherentzia gabea da. Gobernu honentzat dena omen da jolasa. Komunikazio estrategia joko soila. Dena oinarritzen dute irudi publikoarekin duten kezka horretan eta bigarren lerroan jartzen dute programa zehazturik ez dagoelako, egoera larriari konponbidea ematea.
Ez da bat ere zentzuzkoa, zortzi hilabeteko epean bi bilera izan ostean, EAJ-PNVk eta bere Presidenteak egoerari aurre egiteko lan zintzo eta isilerako prest daudela adierazi ostean, Eusko Jaurlaritza eta honen Lehendakariak komunikabideak erabiltzea mugatzen dira beren "Egunkari Ofiziala" bailitzan eta balizko eskaintzaren hartzailearekiko inolako begirunerik zaindu gabe.
Lopez lehendakariak ez du Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren lehendakariarekiko inolako harremanik hasi, ez da inolako komunikaziorik egon Euzko Jaurlaritza eta EAJ-PNVren artean. Horrek guztiak zalantzan jartzen ditu Gobernuak gure Alderdiarekin adostasunera heltzeko duen ustezko borondate hori.
Behin eta berriz, jarduteko modu honekin Euzko Alderdi Jeltzaleak zalantzan jartzen ditu Lehendakariak eta bere Gobernuak EAJ-PNVrekin lankidetzan jarduteko duten borondatea, PSE-PP alderdien arteko konpromisoa ezagutzen ez dugularik ere.
Ez gaude hemen jokoetarako. Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen propioak aurkezten jarraituko du gobernuan dagoen erakundeetatik eta oposizioan dagoen erakundeetatik ere, herri honek sinesgarritasuna behar duelako.
EAJ-PNVrentzat, hau ez da komunikazio jokoa. Ardura kontua da. Horregatik, EAJ-PNV emaitza zehatzaren zain geratuko da, Lehendakariak bere kide nagusia den PP alderdiarekin eta Antonio Basagoiti honen buruarekin izango duen bilera izan arte.