EAJk López Gobernuari interpelazioa egiten dio Urdaibaiko arroaren saneamendu-obretan egindako atzer
08Otsaila
2010
08 |
EBBren agiriak

EAJk López Gobernuari interpelazioa egiten dio Urdaibaiko arroaren saneamendu-obretan egindako atzer

EAJk López Gobernuari interpelazioa egiten dio Urdaibaiko arroaren saneamendu-obretan egindako atzer
Otsaila 08 | 2010 |
EBBren agiriak

Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuek  Urdaibaiko arroaren saneamendurako egiteke dauden biltzaile eta eroanbideen obrak finantzatzeko partidarik jasotzen ez dutela egiaztatu ondoren, Unai Rementeria legebiltzarkideak interpelazio bat egin dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, gai honetan bere sailak dituen asmoen berri emateko.

Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu du ¨2004.urtean behin-betiko onartu zela, beharrezko administrazio tramiteen ondoren, Urdaibako arroaren Saneamendurako Lurralde-Plana¨. ¨Plan horretan, ekintzak zehazten ziren saneamendu-sare bat ahalbidetzeko, eta hondakin-urak isurtzea ekiditeko; Okako arroan eta Mundakako itsasadarrean arazketarik egin gabe,¨ gaineratu du.

 

Plan honek aurreikusten zuen, ¨egungo isurpen egoera ekiditeko, Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Busturialdeko Ur-Partzuergoaren artean hitzarmen berri bat sinatzea, biltzaileen obrak eta zintzilik dauden eroanbideak finantzatzeko. Baina, Eusko Jaurlaritzaren 2010.urterako aurrekontuetan, ez da aurreikusten aurrekontu partidarik finantzaziorako hitzarmen berri hau ahalbidetzeko,¨ azaldu du Unai Rementeriak. ¨Zoritxarrez, Eusko Jaurlaritzako 2010erako Aurrekontu Orokorrek ez dute jasotzen aurrekontu partidarik finantzaziorako hitzarmen berri hau ahalbidetzeko,¨ adierazi du.

 

Testuinguru honetan, legebiltzarkide jeltzaleak  interpelazio bat aurkeztu dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuari, bera buru duen Sailaren asmoen inguruan, Urdaibaiko arroaren Saneamendurako obren Lurralde-planari eta obra horien beharrezko finantzazioari buruzkoa.

 

¨Urdaibaiko Biosferaren Erreserba gure herrialdeko babestutako eremu enblematikoenetarikoa da, eta hura kontserbatzea lehentasunezkoa izan behar du edozein Gobernurentzat ; hori dela eta, ez dugu ulertzen naturako enklabe pribilegiatu hau babestera zuzenduta doazen obrak atzeratzea,¨ amaitu du.

PARTEKATU