EAJ-PNVK ertzainei 60 urterekin erretiratzea ahalbidetuko dien behin betiko akordioa ospatzen du
28Urtarrila
2010
28 |
EBBren agiriak

EAJ-PNVK ertzainei 60 urterekin erretiratzea ahalbidetuko dien behin betiko akordioa ospatzen du

EAJ-PNVK ertzainei 60 urterekin erretiratzea ahalbidetuko dien behin betiko akordioa ospatzen du
Urtarrila 28 | 2010 |
EBBren agiriak

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaurkoan izenpetu du Madrilen - Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan- Ertzainei 60 urterekin jubilatzea ahalbidetuko dien akordioa.  

Emilio Olabarria Euzko Abertzalearen diputatuak azaldu duenez "gizarte esparruan erdietsitako lorpen handia da". Gogoratu duenez, hau gertatu da "Espainiar Gobernuarekin iazko Aurrekontu Orokorren gainean izan genuen negoziaketaren markoan".

Emilio Olabarriak azpimarratu duenez Ertzaintzako agenteak "ageriko desabantailan zeuden Estatuko segurtasunerako gainerako erakundeen aurrean eta berdinketa hau beti izan da gure lehentasunetariko bat ". Olabarriak gaineratu bezala "duela urte bete ez genuen zalantzarik izan eta negoziaketarako foro guztietan sartu genuen". "2008 urte amaieran lortu genuen eta gaur egun salatu behar dudan gauza bakarra da Espainiar estatuaren eta Eusko jaurlaritzaren artean eman beharreko negoziaketa ekonomikoak urte beteko atzerapena izan duela; egokitze hau guztiz zehaztuta zegoen aurreko ekitaldian. Are gehiago, Javier Balza aurreko Herrizaingo Sailburua bera agertu zen Kongresuan zehaztapen guztiak emateko".

Emilio Olabarriak polizia autonomoko agente guztiak zoriondu ditu "gizarte mailako lorpen handi honen aurrean". Azaldu duenez "denok izango gara onuradun, ertzaintza gaztetzen laguntzen duelako eta horrekin batera eraginkorrago egiten duelako; ertzainek erabakiko dute 60 urterekin jubilatzen diren, bigarren jarduerara igaroko diren ala lanean jarraituko duten".

"67 urterekin jubilatzea, kea baino ez da, marketing politika hutsa"

Beste alde batetik, Emilio Olabarriak eszeptizismoz hartu du Espainiar Gobernuak "derrigorrezko erretiroa 67 urtera arte atzeratzeko proposamena". Argitu duenez "Jose Luis Rodriguez Zapaterok behingoz egin behar duena da sistema osoaren erreforma planteatzea, ez neurri bakan eta bat batekoak asmatzen joan barik".

PARTEKATU