EAJk salatzen du euskal kontserberek dituzten arazoak euren merkantziak merkatuetan merkaturatzeko,
28Urtarrila
2010
28 |
EBBren agiriak

EAJk salatzen du euskal kontserberek dituzten arazoak euren merkantziak merkatuetan merkaturatzeko,

EAJk salatzen du euskal kontserberek dituzten arazoak euren merkantziak merkatuetan merkaturatzeko,
Urtarrila 28 | 2010 |
EBBren agiriak

Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Kantaurin antxoaren, hegaluzearen, eta bere kasuan, berdelaren arrantza-tokien ziurtagiri arduratsuak eta jasangarriak lortzea erraz dezala, sei hilabeteko epean

 

Euzko Abertzaleak Taldeak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Kantaurin antxoaren, hegaluzearen, eta bere kasuan, berdelaren arrantza-tokien ziurtagiri arduratsuak eta jasangarriak lortzea erraz dezala, sei hilabeteko epean; Euskal Herriko aterakuntzazko kofradien eta sektore transforrmadorearen ordezkariekin lankidetzan arituz. Hau guztia, Unai Rementeria Maizek, arrantzaren arloko legebiltzarkide arduradunak, jasotzen du Legez Besteko Proposamen batean, zeinean euskal kontserbek dituzten arazoen berri ematen da, arrantzaren jatorriarekin gero eta exijenteagoa den merkatuan euren merkantziak merkaturatzeko; izan ere, arrantza, ziurtagiri arduratsua eta jasangarria duen arrantza-tokitik etorri behar da.

"Arrantza arduratsuaz ari garenean, ez dugu gure arrantzaleen jarrera alderatu behar, zeinek urtetik urtera badakite euren etorkizuna itsasotik datorrela, eta egunduko esfortzuak egiten dituzte arrantza-espezieak mantentzeko, harrapaketarako arrantza-arte tradizionalenak erabiltzen dituztelarik", Rementeriak azaltzen du. Zentzu honetan, Europar Batasunetik bultzatzen den politika jasangarriak, arrantza arloan ere oso elementu garrantzitsua da  helburuak lortzeko, eta, espezieen harrapaketa maila espezie bakoitzaren egoeraren araberakoa izatea mantentzeko.

"Argi dago urrats berria dela: arrantza jasangarriaren ziurtagiriak lortzea, eta ziurtagiri hauek Europako eta gainerako munduko hainbat arrantza-tokitan igortzea", legebiltzarkide jeltzaleak gaineratzen du.

Berak egoeraren erradiografia egiten du, eta egoera honek ez du, hain zuzen ere, hobetzeko joerarik. "Jada aurreko Eusko Jaurlaritzak gogor lan egin zuen, gu beharrezko guztia izan genezan, Europan eta gainontzeko munduan, baina ez Espainian ezta Kantaurin ere. Merkatu handiek, Estatu Batuak edo Britania Handiak, adibidez, exijitzen ari dira euren herrialdeetara sartzen den arrantza arrantza-toki arduratsuetatik etortzea, eta gure kontserba askok arazoak dituzte horrelako exijentziak dituzten merkatuetan sartzeko". Hortik dator sei hilabeteko epea eskatzea, Kantauriko antxoaren, hegaluzearen eta, bere kasuan, berdelaren arrantzatzeko ziurtagiri arduratsuak eta jasangarriak lortzeko. Izan ere, Kantauri arrantzaleentzat oso garrantzitsua den arrantza-tokia da, antxoaren, hegaluzearen, eta bere kasuan, berdelaren arrantzarako. "Azken kasu honetan, badaukagu Europar Batzordearen erabakia, zeinek antxoaren arrantza baimentzen du 2010erako", Euzko Abertzaleak Taldeko arrantzaren arloko legebiltzarkide arduradunak, Unai Rementeria Maizek baieztatzen du.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren agerraldia

Rementeriak baita ere eskatu du Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren agerraldia, aipatutako antxoaren arrantzaren irekieraren berri izateko eta Estatu frantzesarekin lortutako akordioen berri izateko, zeinak euskal arrantza sektorean eragina izan du. Gogorarazten du 2009ko abenduan Europar Batasunak adostu zuela Kantaurin antxoaren arrantza irekitzea, berauri buruz azken urteotan jaso diren ikerketen ostean, eta bereziki, iaz egin zenaren ostean. Dirudienez, gobernu espainolaren eta frantzesaren artean hitzartutako akordioetan, adostu zen antxoaren kuoten banaketa eta ontzidientzako arrantzatzeko epe batzuk. "Eusko Jaurlaritzak, arrantza arloan eskumenak dituenak, akordio hauen gaineko edukiaren, eta arrantza irekitzearen erabakiaren gaineko informazioa izan behar du"; hau berau da legebiltzarkideak agerraldia eskatzeko arrazoia.

PARTEKATU