Iñigo Urkullu
13Urtarrila
2010
13 |
Hitzaldia

Ibarretxe lehendakariaren kontra irekitako auzia uzteko Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiari buruz

Iñigo Urkullu
Urtarrila 13 | 2010 |
Hitzaldia

Euzko Alderdi Jeltzalea pozik dago gaurkoan Auzitegi Gorenak Juan Jose Ibarretxe - garai hartan Lehendakaria zelarik-, Patxi Lopez - kausa ireki zenean PSE alderdiaren Idazkari Nagusia zelarik, eta bestelako ordezkari politikoen kontra irekita egon den auzia uzteko hartu duen ebazpenaren aurrean.

EAJren ustez gaurko honetan Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiak arrazoia ematen die bere garaian Juan Jose Ibarretxek eman zituen arrazoiei, hau da, epaimahaiaren aurrean azaldu zuen elkarrizketa politikoa ezin dela inoiz delitutzat hartu.

 

Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du zaila dela  kausa honen bidez garatu izan dena baino zentzugabekeria handiagoa sistema demokratiko batean gertatzea; eta horregatik, gure haserrea adierazi nahi dugu hain bide luzea igaro behar izan dugulako auzitegi batek inoiz onartu beharko ez lukeen gaia konpontzeko. Bere garaian esan genuen moduan, Euzko Alderdi Jeltzalearen ustez helburu bakarra zegoen eta hori zen Euskadiko agintari gorena auzitan jartzea. Eta hori, lortu egin zen.

Gaur egun ez du interes politikorik. Gure buruari egin behar diogun galdera eta norbaitek erantzun beharko lukeena da: zer egingo ote du justiziak orain epaituak eta salatuak izan diren pertsonen ohorea lehengoratzeko?. Inolako oinarri juridikorik gabe auzitan jarri ziren eta pertsona hauen artean zegoen Euskadiko Herri Ordezkaririk gorena, garai hartan Euskadiko Lehendakaria zen Juan Jose Ibarretxe.

PARTEKATU