Komunikabideetan agertu diren albiste batzuen inguruan, EAJ-PNVk argi utzi nahi du ez dela baketzearen inguruko inolako testurik lantzen ari, ezta alderdi politikoei aurkezteko inolako proposamenik prestatzen ere. EBBren presidetneak komunikabide bati argitu zion hau atzokoan.
EAJ-PNVk Euzko Alderdi Jeltzalearen urteurrenean planteatu zen eta EBBren lehendakariak Sukarrietan Sabino Arana omentzeko ekitaldian aldarrikatu zuen konpromisoa berresten du. Konpromiso honen bidez egite zen erakunde eta elkarteei zuzendutako deia, denon artean partekatzeko helburuaren alde lan egiteko, giza eskubideekiko errespetutik, askatasun eta demokraziatik abiatuta eta adostasunik aurkitzen ez duenari alternatiba eskaintzeko balioko duena.
Batzuek bilatzen ez duten akordiorako abiapuntua da.
Presarik gabeko prozesua, parte hartzailea, hauteskunde irabazkinik bilatu gabe. Elkarrizketa zintzoa, argi eta kameretatik urrun, egia absolutua bilatuko ez duena, ezta batzuen eta besteen azken gogoa ere erdiestea helburu izango ez duena. Herri gisa ditugun nortasun ikurrei zor zaien konpromisoei abiatuta, talde eta gizabanakoen balioekiko inplikazioa eta partekatutako egitasmo politikoaren aldeko lana.
Iñigo Urkullu EBBren presidentearen iritziz "hauxe da Euzko Alderdi Jeltzalea lantzen ari den eremua. Aldi berean, bortxakeriaren inguruko akordioa bilatu behar delako ustea berretsi nahi dugu. Hau, Ajuria Enea Hitzarmenetik onartu diren testu guztiak berraztertzetik abiatuta; eta, hori da EAJ-PNVk mantentzen duena, terrorismoak ahalik eta eraginik txikiena izan dezan ekimen politikorako gaitasunean".
Urkulluren esanetan "EAJk gaitzetsi nahi du batzuek terrorismoaren kontrako borrokaz hitz egiterako orduan, EAJ-PNVren planteamendua desitxuratzeaz gain, jaurtitzeko arma gisa erabiltzen dutenen jokaera. Halako ezer ezin da nire hitz egiteetatik atera; eta gutxiago, atzokoan ETAk terrorismoari amaiera emateko berretsi nituen hitzetatik".
"Gero eta argiago dago- baieztatu du EBBren lehendakariak- PP eta PSE alderdiek Euskadin mantentzen duten estrategia, gai hauek erabiltzen baitituzte EAJ-PNV kritikatzeko. Gai hau eztabaida politikotik atera daiteke faltsukeria guztiak alde batera utzita. Ez da egiten ez delako egin nahi. Agian, interes politikoa delako edo interes mediatikoa delako, baina ez da egiten egia esatearren".
"Interpretazio interesatuak dauden arren, EAJ-PNVk argi utzi nahi du gai hauen inguruan hitz egiteko eta negoziatzeko borondatea duela, terrorismoaren adierazpen ezberdinek irauten duten zoritzarreko testuinguru honetan" esanez amaitu du buruzagi jeltzaleak.