Iñigo Urkullu
09Ekaina
2009
09 |
Hitzaldia

Ajuria Enean bilera

Iñigo Urkullu
Ekaina 09 | 2009 |
Hitzaldia

Ajuria Eneatik eskatuta egin den bilera itxuran oso lasai eta era adeitsuan garatu da, baina azalekoa izan da Lehendakariak mahaigaineratu dituen edukietan.

Eta hori, normaltzat jo daiteke helburua zelako bilera adeitsu eta adiskidetsua mantentzea Eusko Legebiltzarreko lehen alderdiarekin.  

 Ziur nago Gobernuak zituen helburuak bete egin direla.

 Eta ziur nago, hurrengoan , gureak ere beteko direla.

EAJren aldetik esan diot, herrirako adostasun maila handiak lantzeko prest gaudela..

EAJren aldetik Patxi Lopezi eskatu diot bere gobernuak eta PSE alderdiak gurekin negoziatzeko duten esparrua  azal diezadan.

Eusko Legebiltzarraren talderik nagusienaren ordezkari naizen aldetik, PSE eta PP alderdi artean ezarri ziren konpromisoak ezagutu nahi izan ditut.

Bilerak erantzun baino galdera gehiago izan ditu.

Orri zuriaren aurrean, Euskadiren gobernagarritasunean egun bat gehiago ez galtzeko eskaria egin dut.

Patxi Lopezek berak eskatu duen lehen lan bilera honek hainbat zati izan ditu..

Azaldu egin dizkiot Euskadirentzako ardatz nagusiak, eta argi eta garbi utzi diot  EAJren aldetik horiek direla jarduerarako ildoak, eta guk  gure ekimen politikoa ildo horietan garatuko dugula.  

Gure iritziz, horiek dira Euskadiren etorkizuna osatzen dutenak eta beraz, adostasun maila handia bilatu beharko litzateke Euskadin gai horien inguruan. EAJren aldetik, herriarentzako adostasun handiak lantzeko prest gaude. 

EAJ-PNVn etorkizunerako hamar ardatz ikusten ditugu Euskadirako, etorkizunerako hamar proposamen beraz:

1. Euskal Kontzertu Ekonomikoa Blindatzea eta  zergak kudeatzeko gaitasun propioa egikaritzea Euskadirentzako eskumen banaketari dagokionez.

2. Euskal produkzio ehuna babestea eta esparru teknologikoak, sorkuntzazkoak eta ikerketa esparruak sustatzea.

3. Azpiegitura estrategikoak: Abiadura handiko Trena eta lur azpiko sarbideak euskal Hiriburuetan sartzeko,Pasaiako Portua, Bilboko Metropolitanoaren 3. eta 4. ibilbideak, hiriburuetan tranbia sareak zabaltzea, aireportuak...

4. Euskadi eta bere ehun ekonomikoa nazioartean kokatzea eta sendotzea.

5. Euskara, hezkuntza politika eta kalitatea sustatzea euskal unibertsitateetan.

6. Euskadiko gizarte babeserako eredua mantentzea, eta familiari laguntasuna ematea ( jaiotza, mendekotasun egoerak, haurreskolak...).

7. Komunikabide publikoen kudeatze anitz eta profesionala, EITB. 

8. Gernikako Estatutua  eta beronen eskumen gaitasuna betetzea Eusko Legebiltzarrean bertan ezarri zen legez, Estatutua eguneratzea.

9. Bakea, ETAri legitimazioa kentzea, terrorismoak eragindako biktimei laguntasuna ematea eta pertsona guztientzako giza eskubideekiko errespetua, gatazka indargabetzeko politikak. 

10. Eusko Jaurlaritzaren eta  bere Lehendakariaren askatasun instituzionala, eta euskal gizartearen interes esklusibo eta bakarrak defendatzeko jarrera ezartzea.

Puntu horiekin EAJ-PNVk ardura printzipio altua mantenduko du eta  esparru honetan Euskadiren etorkizunaren alde egiteko borondatea badago, gu hor egongo gara laguntzeko.

Gero egongo dira alderdi bakoitzaren politikak eta bakoitzaren ikuspuntua, esparru horretan alderdi bakoitzak defendatu behar ditu bere politikak. Horrela egingo du EAJ-PNVk ere.

Baina, EAJ-PNV gisa ere beste hamar kezka ere baditugu,  Eusko Jaurlaritza berriaren epe laburreko ekimenari lotuta:

    1. Krisi ekonomiko egoeran hartu beharreko neurriak . Bereziki, Exekutiboak Industriaren inguruan ezarriko duen politika.

    2. Sail bakoitzak aurten garatuko dituen proposamen eta egitasmo zehatzak. Sail ezberdinen lehentasunak aztertzea. Gobernuaren Egitasmoa. 

    3. Oraindik bete gabe dauden eskumenen transferentziak negoziatzeko politika. Bereziki, "enplegu politiken inguruko aurre akordioaren " inguruko informazioa.

    4. Euskadiko hiru maila instituzionalak koordinatzeko politika zehaztea. Informazio eta harreman markoa.

    5. Egutegi legegilea. Gobernuak bultzatuko dituen lege egitasmo nagusiak eta berauen egutegia

Lehen zati honetan, erantzunak baino, galderak nagusitu dira.  

Elkarrekin biltzeko aukera aintzat hartu dugu, Gobernuak gai hauen guztien inguruko erantzun zehatza ematerik duenean.

   Halaber, beste horrenbeste gairen gaineko galderak ere egin ditu, hauek ere gai garrantzitsuak dira baina koiunturazkoak dira. 

 6. Arabako Aldundiaren egoera instituzionala.

 7. Neutroi bidezko Espalazio Iturriaren inguruko negoziaketen garapena. Praktikan emango diren ondorioak.

  8. Gobernuak indarrean dagoen hezkuntza  hitzarmenaren gainean mantentzen duen jarrera.

  9. Gobernuak EITBren inguruan mantentzen duen jarrera eta zuzendaritza talde berriaren izendapena.

 10. Euskara 21 agirian biltzen diren proposamenak martxan jartzeko egitasmoa.

Gai honen inguruan, argitu beharra daukan jarrera antzeman dut, PP alderdiarekin hitzartutako jarrerak eta akordioak direla eta.

Eta bileraren hirugarren zatian, EAJ-PNVri azterketa eta garapen partekaturako proposatzen dizkion  gaiak azaltzea eskatu dut.

"Esku luzatze" horrek  barnean dituen edukiak zehaztea eskatu dut.  

Eremu horretan ere, orria zuri egon da; hortaz, gai hori hurrengo bilera baterako utzi dugu.

EAJ-PNVk balioa emango dio legebiltzarrean duen ordezkaritzari Herriarentzako garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko orduan. Bere 30 legebiltzarkideek duten balioa erakutsiko du, beti ere Euskadirekiko arduratsu mantenduko garelarik. 

Alderdi politiko guztiok ditugu erronkak Euskadiren etorkizun hurbilarekiko. EAJ-PNVk baditu bereak: egoera berri honetara egokitzea, eta herri honen alde egiteko duen modu berri hau Eusko Legebiltzarrean duen ordezkaritzatik abiatuta.

Eta lehena da ez dugula exekutibo berri honen gobernagarritasuna mantentzeko ardurarik. Hori, PSE eta PPren ardurakoa da, horretarako heldu baitira beren akordiora. Lehendakariak ezin du eskatu EAJ izatea PPren babespean sortu den Gobernuak Legebiltzarrean izango duen sostengu edo zutabea.

Dena dela, guk erakutsi egin dugu jakin badakigula gobernutik herri honen aldetik egiten, eta erakutsi egingo dugu Euskadiren alde lan egin daitekeela Eusko Legebiltzarrean oposizioa eginik eta gobernatzen ditugun instituzioetan lan eginez.

Euskadirentzat ona izango den guztia babestuko dugu. Guztia.

EAJ-PNV  arduratsua izango da Euskadirekiko eta bere egoerarekiko. Herri hau hobetzeko lana egingo du, krisitik ateratzeko eta euskal gizarteari bizitza kalitatea emateko, beti ere Euskadiren ikuspuntu sozialetik abiatuta. 

Herri txikia gara. Eta, munduko naziorik garatuenetakoa. Ongizate maila igotzen jarraitzeko dugun aukera bakarra munduko egoera sozio-ekonomikoetara besteak baino arinago egokitzea da. Egin dugu hori orain arte. Gure lana izango da, bide horretan jarraitzea.  

Patxi Lopez jaunaren eskuetan jarri dugu, hemen azaldutako guztia laburbiltzen duen agiria.

PARTEKATU