Iñigo Urkullu
11Urria
2008
11 |
Hitzaldia

Politika kulturalak

Iñigo Urkullu
Urria 11 | 2008 |
Hitzaldia

Kultura-politiken mintegia – Think Gaur Euskadi 2020
Egun on! Gaur ehun bat zinegotzirekin hausnartzen ari gara XXI. mendearen hasierako kultura-politikak direnen inguruan. Josune Ariztondoren hitzaldia entzungo dugu, bai eta Santurtziko eta Oriko udalen esperientzia praktikoak ere, Ricardo Ituarte eta Noemi Ostolazaren eskutik.

Xabide euskal enpresako Roberto Gómez de la Iglesiaren eta Eduard Miralles kudeatzaile kataluniarraren laguntza ere badugu. Robertok eta Eduardek, kanpo aholkulari gisa, Think Gaur Euskadi 2020 ekimen berri honekin lagunduko digute gaur.

Orain, batez ere, udaletan barne koordinaziorako eta sustapenerako lana egiten ari gara. Halaber, Sabino Arana fundazioarekin kultura-politikei buruzko hausnarketa honi lotutako bestelako ekimenak antolatzen ari gara.

Izan ere, kultura gure herrialdeko gizalegea sortzeko lehentasunezko alorra da, beste batzuekin batera, adibidez, hezkuntza, gazteria, ongizatea eta gizarte-ekintza eta hiriaren egituraketa. Horiek ere oinarrizkoak dira parte hartzeko hausnarketa honetan, hau da, Think Gaur Euskadi 2020 ekimenean.

Orain beste hiru ideia azaldu nahi dizkizuet laburrean:

- Kultura-azpiegiturak bultzatu behar ditugu krisialdi ekonomikoaren aurkako tresna gisa.

- Guggenheimaren aldeko apustu bikoitza egingo dugu, Urdaibaiko proiektuaren bidez.

- Euskadiri beste bultzada bat emango diogu benetan ahalegin kolektibo honekin bat egin nahi duten guztiekin batera

1.- Kultura azpiegituren bultzada azkartzeak krisialdi ekonomikoaren borrokan laguntzen du

Herri administrazioaren lana da herritarrei kalitatezko kultura-azpiegiturak ematea, denek izan dezaten kultura sortzeko eta kulturaz gozatzeko aukera. Eta orain une egokia da kultura-azpiegituretan inbertitzeko, herritarrek eta ekonomiak behar dutelako. Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek hitzartutako Ekonomia Bultzatzeko Plana erabat bultzatuko dugu azpiegitura horiek (liburutegiak, museoak, kirol instalazioak,...) aurreratzeko. Hori da gizarteak gaur eskatzen diguna, eta hori izango da gure lehentasun nagusia.

2.-Guggenheimaren aldeko apustua egiten dugu eta bikoiztu egiten dugu.

Think Gaur Euskadi 2020 proiektuari esker, mundu osoko arlo guztietako errealitateak eta ekimenak alderatzen ari gara. Baina era berean, Euskadik munduan duen isla ezagutzea ahalbidetu digu. Zalantzarik gabe, Guggenheimak «munduan kokatu» gaitu. Estatu Batuetara egin genuen bisitaldian ikusi genuen. Gure hizketakideen erdia Bilbon izanda ziren eta besteak etortzeko irrikan zeuden, museoa ikusteko.

Guggenheima ekimen ekonomikotzat, hirigintza ekimentzat, arkitektonikotzat, turismo bultzatzailetzat jo da, besteen artean. Eta gaurkoa egun ona da batez ere ekimen kulturala dela nabarmentzeko, hau da, kultura-politika baten emaitza. Gutxik sinetsi zuten Euzko Alderdi Jeltzaleak egindako apustuan. Gaurkoa egun ona da nabarmentzeko hamar urte ondoren kultura-politika horretan berriz inbertituko dugula. Guggenheimaren alderdia gara, Guggenheimaren aldekoak gara, gero eta gehiago. Zehazki, bikoitza, Guggenheim Urdaibai proiektuari esker.

Guggenheima errealitate kulturala da guztiaren gainetik, zergatik? Praktikan herritar ororen artearekiko eta kulturarekiko interesa bultzatu eta dinamizatu duelako. Gure iritziz, museoaren adierazle garrantzitsuena lortu dituen “Guggenheimaren lagunen” kopurua da, artearengatik, erakusketengatik, zikloengatik eta tailerrengatik interesa adierazi duten pertsonak. Gaur Euskadi erreferentea da artearen munduan, eta herritarrek lehenago ez zituzten aukerak dituzte, eta aprobetxatzen ari dira.

Gainera, Guggenheimak Euskadiko gainerako kultura-azpiegiturek baino interes handiagoa sorrarazi du, Arte Eder Museoa eta BilbaoArte dira horren adierazle. Bestalde, Artiumaren edo Tabakaleraren proiektuek ere kultura ireki, moderno eta parte-hartzailearen iritzi bera dute.

3.- Gure ondare kultura nagusia euskara da.

Ez dugu euskara gatazkarako gai bihurtuko. Gu gure ekintzengatik ezagutuko gaituzte, hau da, gure ereduagatik, gure lehentasungatik eta gure inbertsioengatik.

Benetako gizarte elebidunaren aldeko apustua egiten dugu. Euskadiko 20 urte baino gutxiagoko gazteek adierazten duten gizartearen aldeko apustua egiten dugu. Bi hizkuntza dakizkite, bai eta hiru ere. Gizarte eleanitza dugu helburu. Eta hori da zabaldu nahi dugun errealitatea. Horren alde lana eta inbertsioa egingo dugu, eta horren adibide izango gara.

Ez dugu «esango», «burutu» egingo dugu. Burutu dugu, burutzen ari gara eta burutzen jarraituko dugu. Ez dugu manifesturik idatziko, gauzatu egingo ditugu.

Hori bai, manifestu sendoetan planteatutako asmo onak orain gauza daitezela bultzatuko dugu, adibidez, PSOEk gobernatutako Ezkerraldeko udaletan, euskara sustatzen ez dutenetan. Konstruktiboak izango gara. Izan ere, 2009ko udal aurrekontuen aurkezpena da aukerarik onena gure hizkuntzaren alde egin behar dutenak nor diren ikusteko.

PARTEKATU