Iñigo Urkullu, Unai Ziarreta, Javier Madrazo eta Patxi Zabaleta, hurrenez hurren Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Ezker Batua-Berdeak eta Aralar alderdiotako lehendakari/koordinatzaile diren aldetik, Eusko Legebiltzarrak bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko negoziaketa prozesua zabaltzeko onartu duen galdetegia indargabetzeko erabaki arbitrarioaren ondorioz Euskadiko Erkidego Autonomikoan bizi den egoeraren aurrean.
Eta 2008 urteko abuztu hasieran, aldi hau euskal egoera politikoarekin erlazionatutako hainbat kausetarako judizialki gaitua izan delarik, iritzi publikoarengana jotzeko ohorea dugu Espainiar Gobernuko Presidentea den Rodriguez Zapatero jaunari zuzendutako gutun irekia ezagutarazteko. Pertsona guztiek dakiten moduan, bera da gaur salatu nahi dugun egoeraren erantzule bakarra: Lege bat izan da indargabetua eta debekatua izan da ordezkari politikoek euskal hiritarrei herri galdeketa egitea.
1.- Zergatik eta zertarako galdetzen diogu Euskadiko Erkidego Autonomoari Bakea eta Normalizazioaren inguruan?
Gu geu gara euskal hiritargoak aukeratutako ordezkariak eta hiritargoari eskatu nahi diogu bere iritzia, eta azken urteotako euskal politikagintzaren bi gai garrantzitsuren inguruan galdetu nahi diogu. Euskadirako gairik garrantzitsuenetarikoak dira: Bakea eta Normalizazio Politikoa; eta gaiok blokeatuta daude bizi dugun une honetan.
Ezer baino lehenago jakin behar dugu aukeratu gaituen gizarteak bortxakeriaren amaiera elkarrizketatua babesten ote duen; lehenago ETA erakunde terroristak bere delituzko jarduera behin betiko utziko duela ziurtatzerik badugu.
Gizarte gisa , zatika hurbildu gara adostasun honetara hainbat akordio saiakeraren bidez; baina euskal indar politiko batzuek ez zuten kontzentzu hori nahi eta beste batzuek bertan behera utzi zuten batez ere adostasuna ez betetzea onartzen eta bultzatzen zutelako.
Bigarrenik, funtsezkoa da jakitea aukeratu gintuen gizarteak euskal indar politiko guztien arteko negoziaketa prozesua irekitzea babesten ote duen, erabakitzeko dugun eskubidean oinarriturik.
2.- Zein da Espainiar Gobernuko Presidenteak kendu digunaren balorea? Herri galdetegia eta oinarri demokratikoa.
Auzitegi Konstituzionalak esan du Legeen ustezko konstituzionaltasuna oinarri demokratikotik datorrela.
Gaur egun salatu behar dugu Espainiar Gobernuko Presidenteak alde bakarretik eragin duela demokrazia zuzeneko jarduera bat, hau da, herri galdetegia, bultzatzen duen Legea indargabetzea; zuzenean eraso dio parte hartzeko adierazpenik zuzenenari eta, azken finean, demokraziaren beraren funtsa eta benetako baloreari.
Horretarako salatu nahi dugu estatuko legegileak, Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren bidez, Espainiako Presidentearen eskuetan jarri zuela lege Autonomikoak indargabetzea ahalbidetzen duen tresna, eta aurreikuspen hori Konstituzioan islatuta egon gabe..
Aurrez aurre dugun neurria ez da etorri indar politikoek prozesu konstituziogilean sinatutako inolako konpromisotik. Honakoa da PSOE-PP alderdien arteko akordio politikotik eratorritako fruitua. Hauek agertzen dira gaur Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak izendatzeko indar politiko bakarrak izango baliran eta , modu berean, Auzitegi Konstituzionalean bertan ere Euskal Legeak eztabaidatzeko indar politiko bakarrak izango baliran.
Horregatik Lege honen indargabetzeak desoreka suposatzen du euskal autonomiarako dugun eskubideari begira; gutxietsi egiten du eta goitik behera urratzen du Konstituzioa bera, estatu konstituzionala izena duenaren eskema arrazoi emaileen kontrakoa delarik ( Konstituzioaren eraldaketa argia, ezarritako arauak eta prozedura jarraitu gabe)
Baina, sistemaren distortsio honek Auzitegi konstituzionalaren jurisprudentzia baino ez du ekarri, eta hau Autonomi Erkidegoen alde egiten du neurri batean, inpugnazioa aurkezten denetik 5 hilabeteko gehienezko epea ematen duelarik indargabetze honen gaineko eztabaidari dagokionez.
Indargabetzeak dakarren eztabaidak arreta egin behar die soilik legearen eraginkortasunetik eratortzen diren konponezinezko kalteei.
Baina, zalantzarik gabe, konponezinezko kalte bakarra kasu honetan da Legea bera aplikatzeko edo betetzeko ezintasuna, data zehatza ezarrita baitago galdetegia egiteko, hau da 2008ko irailaren 15 a.
Hain gai garrantzitsu baten aurrean, euskal gizartearen zati handi batek eta honek aukeratutako Alderdi Politikootako ordezkarien zati handi batek Estatuari exijitzen diote erabaki bat legez eta demokratikoki hartutako erabakiak- Eusko Legebiltzarrak onartutako galdeketa kasu- ez daitezela bertan bera utzi denboraren eta indargabetzea erabaki duenaren interesen mende.
Euskal Gizarteak jakin behar du eragin txar hau gertatu ahal dela Auzitegi konstituzionalak galdetegiaren indargabetzea irailaren 15 a baino lehenago ezerezten ez badu. Eta hau da , zalantzarik gabe, Rodriguez Zapatero Presidenteak ezkutatzen duen benetako borondatea, denboraren mende uztea eta ez zuzenbidearen mende, kasu honen amaiera.
Guztiz larritzat jotzen dugu loteslea ez den herri galdeketaren gelditze politikoa. Galdeketa honen helburua da euskal gizartearen iritzia jakitea bortxakeriaren amaieraren eta euskal gatazkaren konponbide politikoaren inguruan. horregatik, Espainiar Gobernuko Presidentearen beto politiko hau salatu nahi dugu, euskal biztanleek parte hartze politikorako duten eskubidearen betepen askea oztopatu nahi duelako.
3.- Zer eskatu nahi dugu?: solidariotasuna eta demokrazia bueltatzea. Espainiar Gobernuko Presidenteak Auzitegi Konstituzionalari berehala eska diezaiola Legea indargabetzeko inposaketa kentzea.
Herri galdetegiak demokrazia zuzenerako eta testu juridiko garrantzitsuenek gordetzen duten aginte pragmatikoaren eta oinarri demokratikoaren islarako tresnak dira; azken finean lotzen dira gai publikoetan parte hartzeko eskubidearekin, funtsezko eskubidea den aldetik..
Hiritarren parte hartzea da sistema demokratikoak oinarritzen diren funtsezko zutabeetariko bat da. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak berak 21.1 artikuluan onartzen duenez eta era berean islatzen da hau Eskubide Zibil eta Politikoetarako Nazioarteko Itunak 25.a) artikuluan eta Espainiar Konstituzioak 9.2 eta 23.1 artikuluan. Modu berean ekarri ahal dira gogora Europar Kontseiluko 1996ko otsailaren 15eko Ministroen Batzordearen gomendioa tokian tokiko erreferendum eta herri ekimenen inguruan; honetan baieztatzen da hiritarrek epe luzerako eragina izango duten erabakien gainean iritzia emateko duten eskubidea (...) eta hau Europar Kontseiluko Estatu kide guztiek partekatzen duten oinarri demokratiko bat da. Zentzu honetan Ministroen Komiteak Estatu kideei eginiko gomendioa dago – Rec (2001) 19 – hiritarrek tokian tokiko bizitza publikoan parte hartzearen inguruan eta hau Ministroen Komiteak onartu zuen 2001eko abenduaren 6an.
Hiritarren parte hartzea da hiritarrek herri politikak zehazteko, egiteko eta betetzeko orduan duten parte hartzea, hauteskunde prozesuei lotutako parte hartzeetatik haratago..
Hasierako puntuan gaude orain, ez dago egitasmo legegile zehatzik ere, baina hala ere, inkonstituzionaltasun bizioak aipatzen dira behin eta berriz. Botere publikoek eragindako eztabaida politikoak aukera politikoko irizpideek zuzentzen dituzte une oro. Hiritarrek galdetegi zuzenaren bidez eztabaida hauetan parte hartzeak ere ez ditu funtsean aldatzen.
Kasu konkretu honetan, eztabaidatzen dena da Galdeketa legean planteatzen diren gaiak eztabaidatzeak duen bideragarritasuna eta helburua da kuestio hauei konponbidea ematea eta ikustea eztabaida honetan hiritarrek parte hartzerik ote duten. Eta erantzuna baiezkoa izan behar da derrigorrez eta Espainiar Gobernuko Presidenteak Auzitegi Konstituzionala erabili gabe eztabaida honetan sartzeko..
Gaur,solemnitate osoz eskatzen diogu Espainiar Gobernuko Presidenteari, euskal hiritargoak eta hau ordezkatzen duten instituzioek erabakitzeko duten eskubidearen oinarri demokratikoa errespeta dezan.
Inork ez die PSOE-PP alderdiei kanpaina oztopatuko hautesleei beren ezadostasuna adieraz diezaieten. Ez soilik galderei eman beharreko erantzunaren inguruak, baizik eta kontsultaren beraren inguruan ere. Balorazio eta interpretazio hauek dira eztabaida politikoaren zati bat eta aukeraren inguruan eta defenditzen diren jarreren inguruan hautesleriak berak emango du bere irizpidea ( aldeko eta kontrako botoak, parte hartze indizea),. Ondorioz, hurrengo hauteskunde deialdietan..
Horregatik guztiagatik eta Espainiar Gobernuko Presidentea den Rodriguez Zapatero jaunari honako eduki hauek aurkezteko, gutun hau izenpetzen dugunok albait arinen ospatzeko bilera eskatu diogu, salatzen den egoeraren larritasuna kontuan harturik.