2008. Euskadirentzako aukera.
Ezer baino lehenago, eskerrik beroenak, eztabaida eta hausnarketarako foro honetan parte hartzeko gonbitea luzatu didazuelako.
Eta hasteko, hasierako hausnarketa egin nahiko nuke: Gizarte honen gaineko hausnarketa. Ez dakit azken aldi honetan holakorik gertatu zaizuen. Eta, esatera noana ez da ez azterketa soziologikoa ezta inolako konstataziorik ere. Azken aldi honetan bisitari asko hartu ditugu Euskadin, kanpoko asko dira egun batzuk Euskadira datozenak egun batzuk igarotzera. Eta, gero eta sarriago ikusten ditut gertatzen ari dena ulertzen ez duten pertsonak: Eta, pertsona hauek esaten dute gero eta aldentze nabariagoa dela politikarien eta gizartearen artean. Eta, batez ere, euskal abertzaletasunaren eta gizartearen artean..
Parean dauden bideetatik goazela ematen du eta ematen duenez bide hauek ez dira behin ere gurutzatzen. Ez dakit nik hainbesterako izango ote den baina gauza bat sinesten dut – eta hausnarketa hau nire Alderdiari aplikatzen diot inori baino lehenago- kontua da gure buruari gehiegi begiratzen diogula eta agian pentsatzen hasi gara guri interesatzen zaiguna eta kezkatzen gaituena gizarteari interesatzen zaiola eta gizartea kezkatzen duela. Eta agian...........agian ez da horrela kasu guzti-guztietan. Eta, edonolako aukera politikorentzat larria dena, askoz ere larriagoa da alderdi abertzaleontzat; gure mezuaren zati bat, gizartearekiko dugun harremanaren zati handi bat partekatutako eta geureganatutako sentimendu eta nortasunetan oinarrituta dagoelako. Eta 30 urtetan aritu izan dira aurkako politikoa eliminatzen eta abertzale jantzia erabiliz; 30 urtetan zentzurik gabeko ETAren bortxakeriarekin. Barkatu, hobeto esango dut, zentzua izan da beren jarraipena bermatzea eta lortu izan duten bakarra izan da mezu abertzalea zikintzea eta ETAk bizirik irautea. Seguru nago, horixe dela gaur egun bere helburu bakarra.
Euskal politikagintza blokeora kondenatzen gaituen kiribilean sartuta dago. Egoera madarikatua sendotu egiten da eta arrazoi bategatik edo besterengatik ez gara horretatik irteteko gai. Eta, benetan sinesten dut, honek guztiak euskal gizartea nazkatu eta aspertzen duela. Eta, modu berezian, gure gizarte honetan jaio direnak. Zalantzarik gabe hobetu ahal da honako gizarte hau, baina gero eta gehiago da bere geroaren jabe eta gero eta garatuagoa da. Eta bere patuaren, bere geroaren jabe esaten dudanean esan nahi dut euskaldunoi eragiten diguten erabakirik gehienak hementxe hartzen ditugula. Aberatsa eta garatua da, garapen hori, ongizate sentimendu hori gizartearen maila guztietara heltzen delako. Eta administrazioak babesa ematen du egoera desorekatuen aurrean.
Hauxe da gaur egun daukagun gizartea. Nahi beste berezitasun, ezaugarri edo aparteko gauza jarri ahal dizkiogu baina hauxe da ageriko errealitatea eta zalantzan jarri ezina.
Seguru aski, gutariko askok ikusi eta sinistu egiten dugu ,gure gizarte honetan hainbat eratara defini dezakegun konpondu gabeko arazo politikoa dagoela. Euskadi eta Estatuaren arteko egokitzeko moduaz, erabakitzeko eskubideaz, independentzia eskatzeko beharraz edo eskatzeko gaitasunaz......... baina honen guztiaren gainetik dago- eta errepikatu egin nahi dut arestian esan dudana- gero eta euskaldun gehiagorentzako arazo lazgarriagoa dago oraindik eta hori da zaharkitutako terrorismoa, asmo politikoz jantzi duten arren, jarduera demokratikoaren aldarrikapenei erantzunak emango dizkion bizikidetza normalizatua konpontzeko ekimen guztiak alferrik galtzen ditu. .
ETA, gizarte honek duen arazo larria da , eta honetaz guztiz konbentzituta nago. Arazoa da ez soilik bere alde etikoan, baizik eta etorkizun politikoari aurre egiteko orduan ere. Esan egin dut eta berretsi egin nahi dut orain ere. Arazorik handiena da euskal abertzaletasunaren aldetik gizarte honentzako etorkizuna defendatzeko gaitasuna aldarrikatzen dugunontzat .
Ez da impass egoera honen arduradun bakarra. Bestelako gaiak daude blokeatu eta mugatu egiten gaituztenak: Euskadiren autogobernuari , bizikidetza politikoaren normalizazioari eta euskal hiritargoaren zati handi baten asmo politikoak asetzeari eragiten dien egoera honen errudun dira alderdi politikoak eta gure gaitasunik eza ere euskal gizartean bizi dugun gatazkari lasaitasunez eta zintzotasunez aurre egiteko orduan; edo, bestela esanda, azken urteotan nagusitu diren estrategia politikoak. Baina, berriz ere esan nahi dut, ETA da planteamendu abertzaleak perbertitu , nahastu eta zikindu dituena. Aitzakia gisa ere erabiltzen dute Espainiako alderdi politikoek euskal arazoari aurre egiteko orduan, baina modu berean da aitzakia eta argudioa euskal abertzaleen batasunerako.
Bide gurutzean gaude une honetan: Eta bilatu behar duguna da bidegurutze politiko honetarako irtenbidea. Aurrekoetan ere esan dut. Honako bidegurutzean mugak ondo definituta dituzten bide bakarrak dira ibilitakoak eta ez du merezi bide horietan berriro sartzea, hori atzera egitea izango litzatekeelako.. Eta bide berriak markatu egin behar dira , sasiak garbitu behar dira BAKEA ( honekin doan giza eskubideekiko begirunea) eta normalizazio politikoak ( subjektu politikoa onartzea, erabakitzeko eskubidea eta hau egikaritzeko akordioa, autogobernuaren garapen normalizatua) osatzen duten binomiotik abiatuta.
BAKEA
Bakea bilatzea gizarteak inposatzen duen zerbait da: Gure gizartea ez dago pozik politikoekin, interes material eta txikien inguruan akordioetara iristeko prest eta hain berekoi eta kalkulatzaile interes handiko gauzen aurrean, hau da, bakea.
Denontzako bakea ez da eragile politiko bakoitzak lortu beharreko etekinen zati bat. Denontzako bakeak baldintza bat du eta hau da beldurrik eza; honen ondorioa da terrorearen porrota eta normaltasun demokratikoa.
Ezinezkoa da denak irabazle izatea bakoitzak bere aldetik irabaztea bilatzen badu: Elkarrizketa da bidea.
Elkarrizketa egingarria da, gauzagarria da hori ikusten da porrotaren aurrean hartzen den ardura bereganatzen bada. . Porrot egiteko eta porrot honen ondorioak bereganatzeko prest dagoena egongo da elkarrizketa sinesgarri eta arrakastatsuari aurre egiteko.
ETArekin hitz egiteko izan diren esperientziek argi eta garbi erakusten dute erakundeak ez duela bereganatzen porrota izan daitekeela. Ez du bere porrota onartzen ezta bereganatzen porrot egin dezakeela, horregatik du atzamarra katuan, tiroa botatzen ez duen arren. Arma eskuan hitz egiten duen bitartean.
Espainiako gobernuak ez dira benetan saiatu ETArekiko harremanen inguruko gaien gaineko benetako elkarrizketan. Beldur dira eta uste dute porrot egiteak boterea galtzea dakarrela eta hau ez dute sekula planteatzen: Are gehiago, hitz egiten dute boterean jarraitzeko. Baina , guk, EAJkook hasitako elkarrizketetan parte hartu izan dugu Espainiako Gobernuak deitu gaituenean eta Espainiako Gobernuak deitu izan gaitu elkarrizketak ez zuelako gehiagorako ematen edo porrotaren seinaleak ikusita parte hartzaile eta lekuko gisa bertan nahi gintuztelako.
Esan dut lehen eta berriz ere errepikatuko dut orain, ez gara ETA eta Espainiako edonolako gobernuren arteko inolako elkarrizketa eraginkorrera joango, ez bada euskal legebiltzarraren eta Espainiako parlamentuaren aldeko baimenik, kontrolik eta zehapenik..
Elkarrizketa eraginkorrerako prozesuari begira , behar beharrezko baldintza da ETAk aldez aurretik armak baztertzea eta Espainiar Estatuak Giza Eskubide gaien inguruko gaur egungo bertako eta nazioarteko legeria betetzea.
GATAZKA POLITIKORAKO KONPONBIDEA, BIZIKIDETZARAKO AKORDIOA
Herri gisa eta Euzko Alderdi Jeltzalea garen aldetik , gure agendan dugun bigarren erronka da Euskadin dagoen gatazka politikoari konponbiderako bidea bilatzeko beharra.
Euskadin gatazka politikorik ez dagoela esatea da gatazka bera finkatzea eta laguntzea.
Eta, data zehatza eman ahal diogu euskal gatazka politikoaren hasierari: Foruak abolitu zirenean.
Data zehatza eman ahal genioke gatazkaren amaierari; foruak osotasunean berreskuratzen direnean , gatazka bera hasi zen garaiko terminoak erabilita edo gaur egungo hitzak erabiliz, euskaldunon eskubide historikoak eguneratzeko eta egikaritzeko eskubidea biltzen denean oraingo Espainiar Konstituzioan, hau da, bere garaian Canovasen hitzetan horretarako eskubidea ematen zuen indarra erabilita kendu ziguten botere politikoa bueltatzen digutenean.
1895 urtean sortu zenetik Euzko Alderdi Jeltzaleak behin eta berriz erakutsi izan du konponbide pragmatikoak bilatzearen alde egiten duela borondate politikorik ez dagoelako enkistatua ematen duen gatazka historikoa behin betiko bideratzeko.
Eta impasse hori gainditzea da gure helburua. Bidean , alde biko akordio politikoa sendotu beharra dago , euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea onartuaz; hauxe topagunea izanik denek uler dezaten hau partekatutako eskubide gisa.. Inposaketarik gabe eta kanpoko betorik gabe..
Demokrazia ez da bateragarria inposatutako batasunekin eta derrigortutako banaketekin. Ez gure Aberriaren barruan, ez Estatuarekiko eta Europarekiko harremanetan ere. Inposatutako independentzia edo mendekotasuna dira biak demokraziaren kontrakoak. Eta hiritargoaren jarrera demokratikoak edo honen kontrako inposaketa antidemokratikoak diren jakiteko, derrigorrezkoa da jakitea eta errespetatzea galdeketa prozesuetan adierazten dena, bertan hiritarrek modu askean parte hartuko dutelarik bai eztabaidan , baita beren erabakia azaltzeko orduan.
EAJren borondatea da akordioa gauzatzea. Behar den legitimitate eta indarra dugu horrelako negoziaketa zuzentzeko: Espainiako gobernuak erakunde terrorista batekin edozer negoziatzeko prest egon bada- eta espero dugu honetan ez direla sartu hiritarren borondatearen ordezkariei dagozkien gaiak- ez dugu ulertzen ezinezkoa izatea erakunde politiko handiekin eta horretarako legezkotasuna duten erakunde instituzionaletako ordezkariekin berdin egitea.
Akordio berezia nahi dugu politikatik , elkarrizketatik eta begirunetik abiatuta. Osatu gabeko eskumen honekin edo beste horrekin zerikusirik ez duen akordioa hain zuzen. Benetako akordioa. Eta bide hau aukeratzen duenak gure laguntasuna izango du bidearen amaierara iristeko. Gure babesa erabakitzen diren ekimenei gizartearen laguntasuna erdiesteko eta inolako urraketarik gabe, gobernuaren ekimena gauzatu ahal izateko. Hau da, epaileen jardun politizatuak, interes-taldeen presioek eta diseinatutako iritziek ekarri ahal dituzten atzera egiteko arriskuak zapuztuaz
Gure helburuak bat egiten du, Ibarretxe Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean mahaigaineratutako ekimenarekin, hau da, XXI. Mendean izan gaitezen XIX. Mendean sortu zen gatazka larria konpontzeko gai.
Honakoa ez da ez aldarrikapena ezta utopia ere. Euskadiko hiritarrek adierazitako borondatea onartzea baino ez da. Gizabanakoen borondateak elkartuta, gure aberri kontzientzia osatzen baitute.
Akordio politikoa beraz, Akordio politikoa bizitzeko eta erabakiak hartzeko. Begirunetik abiatuta, elkarrekin bizitzeko: Eta horixe da Partido Socialista Obrero Español alderdiari eta Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari egingo diogun eta oraintxe bertan aurkezten ari garen planteamendua.
Esan egin dugu, ekimenen bidez eta adibide hauekin guztiekin erakutsi dugu. EAJ-PNVren iritziz ezin dugu ETAren eskuetan utzi euskal gatazka bere osotasunean konpontzeko, non eta nola egin behar dugun erabakitzea. Euskal bizitza politika osoa ETAk hurrengo su etena aldarrikatu arte geldiarazteko asmo honek protagonismo ikaragarria ematen dio erakunde terroristari eta hau bateraezina da gizarte demokratikoaren eskubideekin eta gainera bere singulartasunetik eratorritako eskubideak egikaritzea ere eragozten du.
Euskal gizarteari, beste marko egonkorra eskaini behar diogu. Gaurko egoera ez da nahikoa, besteak beste , hiritarrei ez dizkietelako bermatzen XXI. Mendeko mendebaldeko Europa honetan beharrezkoak diren erantzunak.. EAJ-PNVk adierazi egin du bere borondatea ,eta berretsi egin du euskal gizarteari harreman juridiko eta politikoaren inguruko erantzun egokia eta ona emateko akordioa lortzeko bidea eta oinarriak ezartzeko borondatea duela.
Aukera dugulakoan gaude eta aukera honetaz baliatu beharra dugu, aprobetxatu egin behar dugu. Denbora egon badago akordiorako eta borondatea badago, akordiorako aldia eta aukera badago. Mende honetan alde bikotasunetik, konfiantzatik eta zalantzarik gabe erabakitzeko eskubidetik ekin behar zaio lan honi. Foruaren aldekoek esaten zutenez “ez zu nire gainetik, ezta ni zure gainetik ere”. Edo, bestela Tony Blairrek Edinbugoko Parlamentuaren egoitzan Scotland Act liburuan eskuz idatzi zituen hitzak gogoratuaz: “Scotland and England together on equal terms”. Aberria gara eta ez gaude inoren menpean egoteko prest, inoren gainetik egin nahi ez duen neurri berean.
Saiatu egingo gara. Eta azala bera ere emango dugu saiakera horretan.