Iñigo Urkullu
06Martxoa
2008
06 |
Hitzaldia

Madrilgo ekitaldi politikoa

Iñigo Urkullu
Martxoa 06 | 2008 |
Hitzaldia

Agian, baten batentzat ezustekoa edo bitxia izan daiteke gaurko honetan Madrilen egotea, gure Herrian, Euskadin kanpaina egiten egon behar genuenean. Honaino etortzea erabaki dugu, Erreinuaren hiriburura, Forora etortzea erabaki dugu egunotan Euskadin esan dugun ber-bera esatera. Estatua egiteko bestelako erarik badagoela berrestera etorri gara. Beste era bat badago Euskadirentzat eta Espainiarentzat ere. Euskaldunok beste espainiar estatu bat behar dugu: Eta ustea dugu badagoela modua, badela bateragarria Espainiar estatu sendoa eta euskal gizarteak, gure gizarteak erabakiko dituen subiranotasun eta autogobernuz jantzitako Euskadi bat. .
Honezkero, ezer egiaztatzerik badago,- eta politikari guztiak gaude ados- hori da,gaur egungo Espainiar Estatua ez dela bat ere gogobetekoa, ez du gehiagorako ematen. Zeharrunez betetako eta Guadiana ibairen batek zeharkatutako bidea nozitu izan du; duela gutxi gogoratzen genuen Otsailaren 23 hura, eta Euskadin Konstituzioaren hasierako interpretazioaren hegoak errotik moztera etorri zen Loapa dotrinaz oroitzen ginen. Azkenean, Espainiar estatuaren nazio aniztasunaren kuestioari gutxi gora beherako erantzuna ematera jaio zen Konstituzioa; eta zehatzago esanda, Catalunya, Galiza eta Euskadi nazioen nortasuna berreskuratzeko eta autogobernu gosea asetzera , zati txiki batean bazen ere. Baina, asmoa bide erdian geratu zen. Historikoki zor zitzaiguna eta gizarteak berak eskatzen zuena ez ematearren, Autonomien Estatua sortu zuten eta ospetsu egin zen " denontzako kafea " esaldia; baina euskaldun, catalunyar eta galegoentzat kafe kafeinagabea eta indargabea izan zen.
Baina gurea ez da lurralde gai hutsean geratzeko asmoa. Abertzaleoi askotan esaten zaigu gurera goazela, besteekiko insolidarioak garela, gure interesen bila goazela eta Ebro ibaitik behera gertatzen dena mesprezatzen dugula. Ez da horrela. Hogeita hamar urte daramagu gure ardurak hartzen espainiar estatuko bizitzarekiko- eta , esan egin behar dugu, sentsazioa da ez dugula ematen dugun neurrian hartzen-. Trantsizioan parte hartu genuen, Moncloako itunak sinatu genituen , gero txosten konstituziogiletik kanpo utzi gintuzten arren, ez ginen sartu talde erradikal apurtzaileetan, Gernikako Estatutua negoziatu genuen eta gero legegintzaldi guztietan egon gara gure ekarpenak eginez Euskadi eta Espainia arteko harremanak giro onean izan daitezen. Legeren bat, aurrekontu partida bat eta ministroren bat ere indarrean daude gaur egun eta beren postua gordetzen dute gure parte hartzeari esker eta gure botoei ezker. Kontua da Estatu honen kalitate demokratikoak arduratu egiten gaituela. Estatuaren azken ereduak kezkatzen gaitu. Halaber, arestian aipatutako lurralde gaiaz gain kezkaz beterik ikusten dugu Estatu honetan oreka falta dagoela eta botere banaketa bera ere zehaztugabea dela eta ez dela bat ere eredugarria. . Guerrak esan zuen duela hamabost urte Montesqieu Espainian hi zela, orain Valle de los Caidos delako horretako harlauza baino astunagoa du gaur egun bere gainean. Politika judizializatua, justizia politizatua. , horiek dira hitz antonimoak Estatu demokratiko batean. Eta , zer esan bestelako esparruez!!!!!!!! Legeak legegintzaldi aldaketa hutsez aldatzen dira, hauteskundeetan garaile irteten den kolore politikoaren arabera. Hezkuntzari buruzko legeak edo politika sozial delako horiek yenkaren erritmoaren arabera aldatzen dira. Inork esan ahal dit zenbat hezkuntza lege izan dugun honezkero?. Horrelakorik ez da gertatzen Europa eremuko estatu serioetan.

Horregatik, gauzak aldatu nahi ditugulako gaude hemen eta orain. Gure eskua Zapatero presidenteari eta bere alderdiari eskaintzera etorri gara, euskal gatazka politikorako konponketa bideratuko duen hitzarmena lortzeko asmoz, gero euskal gizarteari berrestea eskatuko diogun hitzarmena; haize demokratikoz inguratutako espainiar estatua eraikitzen lagunduko du eta nazioen eta hiritarren atxikimendu askean oinarritutako sendotasuna izango du. Baina Zapaterok aukeratu beharko du. Amaitu da alde batetik estatea “ abertzale hauek negoziatzera datoz beraien Erkidegoetarako zeozer lortzearren” eta bestetik PPrekin gauza inportanteak negoziatzea “ Hauteslegoak pentsa ez dezan Espainia saltzen ari garela”. Aurpegi biko Zapatero hori legegintzaldi honekin amaituko da, hilaren 9an amaituko da. Eta , aukera hartu beharko du, hau da, indar abertzaleekin garai berria ireki ala PPren beso artean egon, kanpaina garai honetan atzerakoi, integrista xenofobo eta insolidario izenak ematen dizkion PP alderdiaren beso artean hain zuzen.

Gezur borobila da Estatu bat indartsua izateko zentralizatua izan behar duela edo batasunaren oinarria beste izate nazionalak zapaltzearen gainean egon behar dela .Hor ditugu hainbat adibide Alemanian, Suitzan eta aspaldiko partez Erresuma Batuan , eta apur bat urrunago joanda Kanada herrialdean ere. Denak dira Espainia baino aurreratuak, garapen maila handiagoa dute eta denek dituzten ezaugarriak hauek dira: alde batetik deszentralizatuak dira eta bakoitzak bilatu izan du erosotasun statusa, beren lurraldean dauden izate nazionalekiko atxikimendu askea bilatu dute. Askatasuna eta aurrera egitea bata bestearekin datozelako, elkarturik datozelako, Zapaterori eskaini nahi dizkiogu eskuak elkartzeko: Euskaldunak ez gaitezen arnasa hartzeko haizerik gabe sentitu eta espainiarrek ez dezatela izan" montañas nevadas" abesteko edo Aita Asteteren dotrina hitzez hitz esateko derrigorra izan.

Hori bai. Euskal hiritarrek jakin behar dute - eta espainiarrek ere dute ezagutzeko beharra , euskal gaia beti hartu izan delako Estatu gaia. Eta jakin behar dute gainera, hauteskundeak baino lehen, jakin behar dute zein ote den Zapatero presidentearen borondate politikoa. Euskal instituzioekin elkarrizketa politikoa mantenduko duen ala ez. EAJk aprobetxatu nahi ditu hauteskunde hauen eta lehendakariak bere proposamena Eusko Legebiltzarrera eramateko ezarri duen dataren artean dauden ehun egunak.. Lehendakariak erakutsi du jadanik Zapaterorekin hitz egiteko borondatea. Euskaldunok jakin nahi dugu, jakin behar dugu igandea baino lehen Zapaterok baietza edo ezetza emango dion gure esku-eskaintzari.

PARTEKATU