GUDA HASIERAREN 70. URTEURRENA
2006ko uztailaren 18an, Gobernu errepublikarrari egindako estatu-kolpearen 70. urteurrena bete zen. Kolpeak porrot egin izanak guda zibila hastea eragin zuen. 1936ko otsailean, hautestontzietan izandako emaitzen ondorioz, sektore militar eta zibil batzuk altxatu egin ziren emaitzen aurka zeudela adierazteko. Hauteskunde horietan, zehazki, talde horiek garaitu eta Gobernutik urrundu egin zituzten.
Guda zibila eta Francisco Franco jeneralaren kupulatik zuzendutako kolpisten ondoriozko arrakasta politikoak eta militarrak, oro har, estatuko herrien oroimenerako zorigaitzez betetako denboraldia ekarri zuen eta bereziki, gurean, Euskadin. Kartzelak erregimen frankistaren aurkakoz bete ziren. Era berean, beste hainbesteko gizonak, emakumeak eta haurrak kanpora bizitzera joan ziren; batzuk ez ziren inoiz itzuli. Alderdi politikoak eta sindikatuak debekatu egin zituzten. Jarduera soziala eta kulturala erregimen totalitario batek murriztu zuen. Erregimen horrek milaka borrokalari exekutatu zituen.
Faxismoa Europan sartu zen garaian, Erregimen frankista Hitlerren eta Mussoliniren indarretara batu zen. Erregimenak, Espainiatik kanpo, nazismoaren aldeko unitateak jarri zituen. Administrazioaren mugetan, berriz, kontzentrazio-esparruak jarri eta kartzelaratuak langile-batailoietan esklabo bihurtu zituen. Behin nazismoa eraitsi eta gero, frankismoak indarrean jarraitu zuen, 1975ean, diktadorea hil zen arte.
Denboraldi horretan, Francok eta bere sistemak tortura, kartzelaratzea, oposizioko kideen exekuzioak, jazarpen soziala, kulturala eta arrazazko sistematikoa mantendu zituzten inortxo ere zigortu gabe; hots, nazioarteko aginteek aitortutako oinarrizko eskubideak eta askatasunak erabat arbuiatu zituzten.
Frankismoaren ibilbidea eta hori burutzeko moduak ez ziren diktadorearen desagertzearekin amaitu. Intentziozko ez aipatze bat gertatu zen, eta demokrazia ezin da ahaztutakoaren gainean eraiki, batez ere, ahazte hori ehunka mila biktimetan, familiartekoetan eta lagunetan oinarritzen denean. Horiek guztiak nagusitasun faxistaren espirituaren eraginpean lurperatu zituzten, inoiz ere existitu izan ez balira bezala.
Ahaztea beste hainbat azpijokok lagundu dute. Diktadorea hil zenetik, eta, batez ere, ondorengo garaietan, euren metodoak justifikatu dituzte eta gure oroitzapenak aldatzen saiatu dira. Frankismoak ez zituen krimenak aitortu, horiek existitu izana ere ukatu egin zuen, Gernikako bonbardaketa bezala; eta oposizioko kideen exekuzioak ezkutatu zituen amildegietan eta errepide bazterretan lurperatuta, Nafarroan 3.000 eraildakorekin gertatu zen bezala. Egun, oraindik ere, zailtasun handiak daude ignominiaz betetako 40 urte haiek ikertzeko.
1936an, hainbat baldintza sozialeko eta ideologikoko gizonek eta emakumek onena eman zuten, eta, hainbatetan, baita bizitza bera ere; guztia faxismoa eteteko, eskubide nazionaletan aurrera egiteko eta justiziazko etorkizuna lortzeko. Frankismoak itxaropen guztiak zapuztu zituen.
Gure aurrekoen memoria printzipio kontua da, sakontasun demokratiko kontua. Era berean, gure ondare kolektiboaren oinarrizko zati da. Harekin batera belaunaldi oso baten ilusio izan ziren aspektuekin aurrera egingo dugu. Haiek gabe, berriro ere, kolpista talde berri baten arriskuen aurrean egongo ginateke; 1936ko uztailaren 18an izan ginen moduan. Orduan, gure oinarrizko eskubideak zapuztu zituzten; nola kolektiboak, hala indibidualak.
Azaldutako arrazoiak medio:
1. Erabat gaitzesten dugu orain 70 urte gertatutako estatu-kolpea.
2. Errebisionismoa salatzen dugu; haren helburua gure gizartea denboraldi totalitarioaren gaineko konformismo historikoan hedatzea delako.
3. Frankismoaren eratorri diren adierazpen guztien inguruan tentuz ibiltzeko deia egiten dugu, eta salatu; izan ere, zoritxarrez, iraun egiten dute.
4. Memoria historikoa berreskuratzea ezinbesteko ariketa demokratikoa dela ziur gaudela adierazten dugu, eta huraxe izango dela gure jardunaren ardatzetako bat.