GORKA AGIRRE<br>
Eskerrik asko
30Ekaina
2006
30 |
Hainbat agiri

GORKA AGIRRE
Eskerrik asko

GORKA AGIRRE<br>
Eskerrik asko
Ekaina 30 | 2006 |
Hainbat agiri

Gorka Agirrek eskertzen ditu elkartasun adierazpen guztiak.
Ezin dizuet eskerrik eman banan-banan laguntza eskaini didazuen guztioi; eskerrik asko, zuen maitasun eta elkartasunagatik; horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuet agirian zuzenean jaso ditudan mezuengatik, bai eta nire familiak eta alderdiak jaso dituztenengatik ere.

Egunok zailak izan dira niretzat, eta egunokin egiaztatu ahal izan dut, lagun eta alderdikideez gainera, jarrera ideologiko ezberdinetako milaka pertsonak, ez da nabarmena, euren laguntza erakutsi didate, konpromisoa hartu dute nirekin eta nire ideiekin, eta sinatu egin dute web-orri honetan dagoen agiria: Hori guztia dela eta, gauza bakarra esan dezaket: ESKERRIK ASKO.

Ezagutzen nauzue eta badakizue ez dudala gustuko hedabideetan egotea; betiere, hemen eta ageri-agerian zerbait esan nahi dizuet egunean-egunean nirekin zaudetenei, nahiz eta zuek daborduko jakin: nire izenagatik eskua sutan ipini duzuenoi esan nahi dizuet ez zaizuela erreko. Ez utzi zuen burua nahasten okerreko informazioez edo nahita esaniko kontuez.

Gauza bakarra falta dut: berriro eman nahi dizkizuet eskerrak niregandik hurrean egon nahi izan duzuenoi, eta berriro agertu nahi dut bat egiten dudala Euskadirekin, batez ere, egunokin, bakea hurrago dagoela ematen du eta. Honek, zinez sinetsi nahi dut, lagunduko ahal du horrelako jardun judizialak amai daitezen.

Gorka Agirre

PARTEKATU