GORKA AGIRRE
28Ekaina
2006
28 |
Hainbat agiri

GORKA AGIRRE

GORKA AGIRRE
Ekaina 28 | 2006 |
Hainbat agiri

Idazki honen 5500 sinatzaileok (gesteak beste, Sabino Arrieta, Cecilio Gerrikabeitia, Irune Zuluaga, Arantza Arribas, Juan Mª Atutxa, Ramon Zallo, Txema Montero, Xabier Agirre, Xabier Lapitz, Juan Luis Laskurain, Jose Mª Arrate, Cristina Sagarzazu, Rosa Rodero), Gorka Agirreren lagunak garenez, ondokoa adierazi nahi dugu; izan ere, une honetan Espainiako Justizia ikertzen ari da Gorka lotura ote dagoen indarkeriarekin, eta hedabide batzuek daborduko kondenatu egin dute bera; horrenbestez, esan dugun legez, hauxe adierazi nahi dugu:
1. Atsekabea dugu Gorka Agirre honela ikustearekin; izan ere, Gorkak argi eta garbi jokatu du Euskadin, eta, hala eta guztiz ere, delitugile bat legez hartu dute, zaintzapean dago, eta isileko sumario baten atal batzuk nahita iragazi dira jendaurrera... Benetan lotsagabea da bera auzipean agertzea "zerga iraultzailea"ren kobrantzan parte hartzeagatik! Izan ere, bera ETAren zerrendetan ageri da, bera ETAk mehatxatu egin du, ETAk erail egin ditu beraren lagun batzuk.

2. Gorka Agirreren ibilbide politikoak beti izan ditu goiburu bi: bere herriarekin, Euskadirekin, izan duen konpromisoa, eta indarkeriari errotik egin dion arbuioa. Konpromiso horrek Gorka eroan du 40 urte baino denbora luzeagoan alderdi bateko kidea, EAJko kidea, izatera, eta horko kidea izan zen atzerrian bezala klandestinitatean. Eta egoera zail honetan ez zion bere buruari joaten utzi borroka armatuaren bideetatik; eta askok eta askok ezin dute gauza bera esan, nahiz eta horiek gaur egun bakezaletasuna euren izatearen goiburu egin.

3. Atzerria ezagutu zuen, eta klandestinitatea ere bai, guztiak balio izan zuen, berak pertsona asko ezagut zitzan, eta pertsona horiek ziren taxu guztietakoak eta pentsamendu politiko orotakoak; eta horiek guztiak berarengana hurreratu ziren aholku eske edo argibide bila ataka larrietan, berbarako, estortsioa eragiten zenean edo bahiketa egiten zelarik. Gaur egun jendaurrean pertsona askok kritikatu dute Gorka, eta modu pribatuan kondenatu egin dute; bada, pertsona horiek beraren bulegotik pasatu dira eta batzarrak egin dituzte berarekin zer egin behar zen jakiteko. Zerrenda, benetan, luzea da. Eta zerrendako horien guztien alde Gorka Agirrek lan egin du musu truk, giza laguntza emateko besterik barik.

4. Argi dago, eta geure burua ipintzen dugu honetan: Gorkak ETAren inguruko pertsonekin egin dituen jardun guztietan, berak izan dituen bilera orotan, eta haiekin izandako topaketa guztietan, Gorkak beti izan du helburu bakarra: bakea bilatzea. Horren alde jardun du Gorkak jo eta ke aspaldidanik, eta hori badakigu Euskadin, eta modu berean dakite Madrilgo Gobernutik pasatu direnek eta ETAko kideak izan direnek ere.

5. Aurreko guztia gogoan hartuta, idazki honen 2000 baino gehiago sinatzaileok geure egiten ditugu Gorka Agirreren jardun guzti-guztiak, gure Herriaren bake eta askatasunaren alde egin baitu.

Horregatik, guztiarengatik, Espainiako Justiziari exijitzen diogu atzera bota ditzan Gorka Agirreren aurka aurkeztu dituen akusazio guztiak.

PARTEKATU