URIA ETA ERKOREKA<br>
Botiken eta osasun-produktuen bermeei eta zentzuzko erabilerari buruzko legea
07Apirila
2006
07 |
Hainbat agiri

URIA ETA ERKOREKA
Botiken eta osasun-produktuen bermeei eta zentzuzko erabilerari buruzko legea

URIA ETA ERKOREKA<br>
Botiken eta osasun-produktuen bermeei eta zentzuzko erabilerari buruzko legea
Apirila 07 | 2006 |
Hainbat agiri

Prestazio farmazeutikoaren barruan sartzen dira botikak, osasun-produktuak eta gaixoek horiek guztiak eskuratzeko eta behar bezala erabiltzeko bideratzen diren jarduketak. Izan ere, botikak eta produktuak beharrizan klinikoen arabera erabili behar dira eta beharrezkoak diren dosietan hartu, modu egokian erabiltzeko eta ahalik eta kostu txikiena izateko informazioak ezartzen duen denboran zehar.
Legeak, beraz, ondokoak arautu ditu: ikerketa klinikoa, ebaluazioa, baimenak, erregistroak, fabrikazioa, lantzea, kalitatearen kontrola, biltegiratzea, banaketa, zirkulazioa, publizitatea, inportazioa eta esportazioa, medikuaren aginduak eta banaketa, onura eta arriskuaren arteko erlazioaren jarraipena, arrazoiz erabiltzeko agindua eta funts publikoen bidez finantzatzeko prozedura. Eskumen ezberdinak dituzten esparruetakoak dira horiek guztiak, baina autonomia-erkidegoek osasun-sistemako botiken gastua ordaintzen badute ere ez diete eskumen horietan esku hartzen utzi.
 
Legea aldatu eta 1990eko indarrekoa ezarri zen. Horrela, ezin da ahaztu legea aldarrikatu izanari esker orain autonomia-erkidego guztiek gai horri buruzko eginkizun eta zerbitzuak bere gain hartu dituztela.
 
Izapidetzan, fabrika eta laborategiak, banaketa-enpresak eta farmazia-bulegoak bezalako sektoreak nabarmendu ziren, baina era berean interes korporatiboak ere agertu ziren: medikuak, farmazialariak, odontologoak, podologoak, erizaintzan diplomatutakoak, psikologoak, garraiolariak...
 
Gobernuak eta Talde Sozialistak, gehiengoak lortzeko beharrizanak bultzatuta, fabrikaren interesei, interes sozio-ekonomikoei edo korporatiboei eman diete arreta, baina EZ DA autonomia esparruan EZER egin. Legeak industriaren gainean dituen “eragin ekonomikoen zehaztasuna” onartu da, zentzuzko erabilerarekin edo gastua kontrolatzearekin zerikusi gutxi duen botere faktikoaren lagapena bezalako gai hain deigarrian.
 
Botikei dagokienez hurrengo aforismoa oraindik indarrean dago: “nik gonbidatzen dut eta zer, nola, noiz eta non hartuko den esaten dut baina zuk ordaintzen duzu”. Izan ere, Osasun eta Kontsumo Ministerioak eginkizun eta erabaki guztiak bere gain hartu ditu eta autonomia-erkidegoek faktura ordaindu “baino ez dute egiten”.
 
Argi dago ez direla batere fidatzen autonomia-erkidegoen arautzeko, planifikatzeko, zuzentzeko eta kudeatzeko gaitasunaz.         

PARTEKATU