AHOTSAK TALDEA<br>
Emakumeak batzen gaituenetik
08Apirila
2006
08 |
Hainbat agiri

AHOTSAK TALDEA
Emakumeak batzen gaituenetik

AHOTSAK TALDEA<br>
Emakumeak batzen gaituenetik
Apirila 08 | 2006 |
Hainbat agiri

Dokumentu hau sinatzen dugunok, ideologia, tradizio eta sentimendu desberdinetako emakumeak gara, banatzen gaituena alde batera utzi eta batzen gaituenetik abiatuta, bake eta adiskidetzearen bila urratsak aztertu nahi ditugu.
Dokumentu honekin ez dugu ezer eta inor ordezkatu nahi; gure asmo bakarra, bakoitza dagoenetik, egungo egoerari bultzada bat ematea da, bai eta irtenbidea bilatze lanetan laguntzea, aurre iritzirik eta baldintzarik gabeko elkarrizketa abiapuntu on bat dela egiaztatuz, pertsona guztien eskubideen errespetua den bezala.
 
Oraingo eta etorkizuneko itxaropenaren alde lan egiteak, amankomuneko militantzia balore bezala jartzera behartzen gaita: bakearen aldeko militantzia, izan ere, gatazka guztietan beti bakeak sabotajegile ugari du eta argi izpi bat ezartzea ezinbestekoa da.
 
Beraz, emakumeok bakearen aldeko eragile aktibo izan behar dugula uste dugu, bai eta Euskal Herrian ireki beharko den itxaropenaren prozesu berrian parte hartu behar dugula.
 
Gaur egun eta bizi dugun gizarte eredua aintzat hartuta, gure herriko bizitza politikoan gizon eta emakumeon rola ez da bera. Hala ere, eta gatazka politikoa urrunekoa ez zaigunez eta bere ondorioak pairatzen ditugun heinean, irtenbidea bilatzerakoan emakumeok izan behar dugun partehartzea eta protagonismoa aldarrikatzera gatoz. Irtenbidearen subjektu aktibo izan behar dugu, orain arte gertatutakoaren subjektu izan gelan bezala.
 
Horregatik hiru premisetan oinarritzen den etapa berri bat irekitzeko aukera ahalbideratzea nahi genuke:
 
  1. Bakearen erdiestea talde eskakizun bat da eta lehentasun politiko bat, denon zer egina da, eta ez da soilik eta bakarrik edozein bortxakeria ez egotea, horregatik, gure ikuspuntutik, bakearen kontzeptua ez dago hutsik, aldiz aurkakoa. Guretzat, demokraziarekin zer ikusia du, gizarte justiziarekin, hiritarrei, historian zehar gertatutako gatazkak amaitutzat emateko aukera ahalbideratuko duen prozesuarekin, eskubide eta askatasunean oinarrituta, garai bati amaiera ematearekin.
  2. Proiektu politiko guztiak defenda daitezke eta defenda behar dira, bat bera ere ezin da inposatu. Bide demokratiko eta politikoak erabiliz, baldintza berdinetan, proiektu politiko guztiak garatzea bermatu eta ahalbideratuko duen eszenatoki demokratikoa bilatu behar da.
  3. Euskal gizarteak, Euskal Herriko hiritarrek egungo marko juridiko politikoa eraldatu, aldatu, edo mantentzeko borondatea badute, alde guztiok, euskal gizarteak erabakitakoa errespetatua izan dadin, eta beharrezkoa balitz, erabaki honek lege araudian bere isla izan dezan, beharrezko diren berme demokratikoak zehazteko eta prozesu politikoak adosteko konpromezua hartu beharko genuke. Bai eta beharrezkoa balitz, egun indarrean dagoen marko juridikoaren aldaketa.
 
Zentzu honetan, gizon eta emakumeok gizartean dugun partehartze desberdina zehazten duten baldintzei aurre egin beharko zaiela uste dugu, egun existitzen ez den eskubide eta aukera berdintasuna bermatze asmoz. Honek gure eskubideen aitortzea dakar, prozesuan partaide diren eragileen konpromezu sendoa badago.
 
Dokumentu hau sinatzen dugunok irtenbiderako aukerak egon badaudela sinesten dugu eta horretarako alde desberdin guztiak direnetan onartu behar direla uste dugu, eta bakoitzak, beste aldeak duen egia ikusten saiatu behar duela. Guretzat, adostasunaren aurretik elkarrizketa dago eta hau demokrazian sakontzea da, ez ahultzea.
 
Ez dugu hauteskundeetako arrakasta bilatzen, ezta gure aukera politikoaren defentsa, ez dugu inoren txaloa bilatzen eta kritika itzelak ez gaita beldurtzen, egoerak dagoenean jarrai ez dezan lan egiteak merezi duela pentsatzeak animatzen gaitu, egoerak irtenbiderik izaterik nahi ez dutenek, irtenbidea ezinezkotzat jo dute orain arte, honen aurrean, bideari sinisgarritasuna eman nahi diogu.
 
Adostasun hau sinatzen dugun emakumeok, beste bake prozesu batzuetako emakumeek egin ohi duten bezala, gotortzearen alde lan egingo dugu, ondoa jo ez dezan, frustatua izan ez dadin. Bai eta emakumeok prozesuan eta irtenbidean partaide izan gaitezen, gure papera eta rola aldarrikatuz. Azken finean, prozesua eta irtenbidea sendotzearren, hiritarren partehartzea ahalbideratuko duten berme demokratikoak ezartzearen alde lan egingo dugu.
 
Horregatik ekarpen hau egin digu, ideiak kontrajartzeko, elkarrizketarako, hurbilketarako, negoziatzeko, definitutako premisetatik abiatuta Euskal Herriaren bakea eraikitzeko gure esku dagoen guztia jartzeko, guzti honetarako prest gaude.

PARTEKATU