MADRILGO GALEUSCA ADIERAZPENA
03Abendua
2004
03 |
Hainbat agiri

MADRILGO GALEUSCA ADIERAZPENA

MADRILGO GALEUSCA ADIERAZPENA
Abendua 03 | 2004 |
Hainbat agiri

EAJ-PNV, BNG eta CIU 2004ko abenduaren 2an Madril hirian bilduta Espainiako politika eta gizarte eragileekin elkarrizketa bideak ezartzea erabaki dute, Galeuscaren kultura politikoan parte hartzeko aukera izan dezaten eta "nazio aniztasuna kontzeptua" gizarte zabalean sustatu ahal izateko.
 BNG, EAJ-PNV eta CiU, Galiza, Euskadi eta Catalunyako indar abertzale nagusien ordezkari garen aldetik, Bartzelonako adierazpenarekiko (1998) oso-osoko konpromisoa mantentzen dugula, eta modu berean, ondoren hitzartutako Gasteiz eta Santiago de Compostela hirietako adierazpenekiko.

ZERA ADIERAZTEN DUGU

Espainiar Konstituzioa indarrean dagoen hogeita sei urte igaro direla, egiteke dagoela Espainiar estatua, estatu aberri anitza dela ezartzeko artikulu bilduma. Esandako aldian, behin baino gehiagotan nozitu izan dugu gure berariazko aberri nortasun anitzaren onarpen juridiko eta politiko eza; hau da, Espainiar estatuko goi erakundeen bihotz-gogortasuna  Galiza, Euskadi eta Catalunya aberriekiko, gure xede demokratikoak laguntzetik hain urrun geratuta, ez dute aberri aniztasuna eta kultura aniztasuna gizarte eta politika mailako kohesiorako tresna gisa, Espainiako gizartean zabaltzeko ardura bereganatu.

Larderia, handikeria eta PP alderdiaren politiken zerbitzurako boterearen gehiegizko erabilera nagusi izan den azken aldi politiko honen ostean, Espainia estatuko egoera politikoa, eta datozen Europa, Estatu eta aberri mailako erronkek benetako aukera osatzen dute, zentzu demokratikoz, Estatu akordio handirako beharrezko diren eztabaidarako  eta negoziaketarako bultzadari ekiteko.

Gure autonomi erkidegoetan estatutuak berrikusteko ireki diren prozesuek- Galizako aberri Estatutu Berrirako Oinarriak; Euskadi Erkidegoaren Estatutu Berrirako Proposamena; Catalunyako Estatutu Berrirako Egitasmoa - zalantzarik gabe zabaltzen dute Bigarren Trantsiziorako bidea eta, 1978 urtetik egiteke dauden erronkei aurre egin eta amaiera emateko aukera paregabea. Zentzu honetan, nazio historikoek beste Espainia egituratu ahal dela erakutsi nahi dute eta Gobernuko presidenteak hain gogorki defendatu izan duen "talante berria" ere gauzatzeko eta balioa emateko. Espainia batu eta bateratuaren aurrean, hauek baitira lehengo ikuspegi zentralistaren eguneratzea  gogora ekartzen duten oinarriak; eta  "Espainia anitza" ereduaren aurrean, trantsizio garaiko "denontzako kafea" leloa ere gaindituta, Galeuscak benetako Estatu aberri anitz modernoa eratzeko egitasmoa proposatzen du, osatzen duten  errealitate nazional eta historikoekiko begirunea erakutsiko duena.

Gure nazioen etorkizun demokratikorako hain funtsezkoak diren aldarrikapen hauek, ardatz gisa dutela benetako Estatu aberri anitza eratzea eta  kultura politiko berria bereganatzea; beti ere, Espainiar estatuan elkarrekin bizi diren nazioak errespetatuz eta onartuz. Onarpen hau guztiz beharrezkoa da ekonomi, gizarte eta politika mailan eraikitze prozesuan dagoen Europa barruan. Honek,  luze gabe, botere politikoaren banaketa berriari ekin beharko dio maila ezberdinetan eta barruan dituen hizkuntza, kultura eta aberri guztiak onartuz.

Bartzelonako Adierazpenean ezarritako printzipioak (DdB) indarrean dirautela eta gure borondaterik sendoena,  berauek bultzatzea dela, abiaburua beti elkarrizketa eta negoziaketa izanik. Hauek dira egiazko tresna demokratikoak bizikidetza politikoa lortuko badugu.

ETA ADOSTEN DUGU

Espainiako gizarte eta politika mailako eragileekin elkarrizketarako ildoak ezartzea, Estatua ulertzeko modu honekin bat egin dezaten eta aberri aniztasun ideia sendotzeko Kontzientziatze bateratua  sustatu aldera.

Europako foroetan Galeuscaren proposamenak zabaldu, batezere aniztasun politikoaren alde, eta lotzeko eta integratzeko elementu gisa onartua izan dadin; bizikidetza baikor eta nortasun eta aberri sentimendu sortzailea  erdiesteko.

Galeusca egitasmoa berrindartzea, bultzada berriaz  Estatu eredu berrirako bidean aurrera egiteko. Bertan, Galiza, Euskadi eta Gatalunya aberriak  gizarte mailan, juridikoki eta politikoki ere onartuak izango direla.

Galeuscat Fundazioa sustatzea, Galeuscat osatzen duten alderdi politikoetako pentsamolde eta eremu iritzi sortzaileen arteko  harremanetarako marko egonkor gisa eta  Espainiako gizarte osoan gure egitasmoak eta elkarrizketa pizteko dugun asmoa zabaltzeko plataforma gisa.

2005 urte osoan estatuko eta Europa osoko beste  alderdietako ordezkariekin topaketak antolatzea, elkarrizketarako dugun gogoa erakusteko eta elkarrekin ditugun helburuen berri emateko.

Beharrezko lan tresnak eratzea Madrilen  legebiltzarkideen arteko koordinazioa bideragarri egiteko eta bermatzeko; eta, beharrezko den guztietan, Gorte Orokorretan ekimen bateratua eta gure presentzia irudikatzea.

PARTEKATU